'Noise On Tour Pops' Bilboko Kafe Antzokian

Bizkaie! 2008-02-08 09:43   Musikea

Nazinoarteko eta Euskal Herriko hainbat talde batuko dira zezeilaren 22an eta 23an Bilboko Kafe Antzokian egingo dan Noise On Tour Pops jaialdiaren lehenengo edizinoan. American Music Club, Art Brut, Audience, Dynamo eta Borrokan taldeak izango dira, besteak beste.

Nazinoarteko eta Euskal Herriko hainbat talde batuko dira zezeilaren 22an eta 23an Bilboko Kafe Antzokian ospatuko dan Noise On Tour Pops jaialdiaren lehenengo edizinoan. American Music Club, Art Brut, Audience, Dynamo eta Borrokan taldeak izango dira, besteak beste, Noise On Tour Promotions kontzertu-promotorearen hirugarren urteurrena ospatzeko antolaturiko pop jaialdian.

Antolatzaileek jakinarazo dabenez, Mark Eitzel buru dauen American Music Club talde estadubatuarrak eta Audience gernikarrek joko dabe jaialdiaren lehenengo egunean, zezeilaren 22an. Talde biek disko barriak aurkeztuko ditue: amerikarrek 'The Golden Age' eta euskaldunek 'Trying Wings on Roots'.

Jaialdiko bigarren egunean, zezeilaren 23an, Art Brut britainiarrak, Borrokan nafarrak eta Dynamo getxoztarrak izango dira protagonista. Talde britainiarrak 'It's a Bit Complicated' disko barria aurkeztuko dau.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu