Kaotiko taldeak Adrenalina izeneko lan barria kaleratu dau

Bizkaie! 2008-02-20 13:58   Musikea

Taldearen bosgarren diskoa da. Hamahiru kanta aurkezten ditue, danak erderaz bat ezik: Paradisua taberna. Kanta horri Xabier Silveira bertsolariak jarri deutsoz berbak.

Bosgarren diskoa atara barri dau Aguraingo Kaotiko talde rockeroak. 'Adrenalina' izenburupean, soinu berezia, gogorra dakarre arabarrek, mezu baikor eta biziakaz.

2001ean, Oihuka diskoetxeak taldearen lehenengo albuma, 'Mundo kaotiko' argitaratu eban. Ostean, 2003an, 'Raska y pierde' atara eben diskoetxe beragaz. Baina, 2005ean, diskoetxez aldatu eta Gor-egaz atara eben zuzenean grabautako diskoa eta DVDa. Ordurako, ezagunak ziran eta hurrengo urtean 'Destino escrito' diskoa argitaratu eben Universal diskoetxeagaz. Baina, esperientzia gustau ez, eta barriro be 'etxera' bueltau dira.

Egungo rock-punk estiloaren erreferentzia dira eta ciskoan hainbat kolaboratzailek parte hartu dabe, Evaristok (La Polla, Gatillazo) edota Bassotti Bandeak berbarako. Kolaboratzaile horreekaz, hain zuzen be, taldeak Luna Rossa kanta mitikoa grabau dau.


Kaotiko zuzenekoetara begira dago eta hona hemen Adrenalina Tour´08 kontzertu-birearen egutegia:

Martiak 1: Gasteiz: Azkena Aretoa (+ Sortuz)
Martiak 14: Haro: Brutal Zone Aretoa
Martiak 15: Durango: Plateruena Antzokia (+ La Betty Travan)
Martiak 22: Elizondo: Lur Aretoa (+ Ufestuek)
Martiak 29: Madril: Caracol Aretoa (Petroleorock Jaia) + No Relax
Apirilak 3: Leon: Studio 54 Aretoa
Apirilak 4: A Coruña/Melide: 600 Aretoa (+ Insolbentes)
Apirilak 5: Pontevedra/Bueu: Zona Aretoa (+ Insolbentes)
Apirilak 17: Salamanca: Iris Rober Aretoa
Apirilak 18: Valladolid: Porta Caeli Aretoa
Apirilak 19: Petroleorock
Apirilak 26: Leitza (+ Sorkun, Etsaiak...)
Maiatzak 23: Girona: Vietnam Aretoa
Maiatzak 24: Bartzelona/Palma de Cervello: XI Xapulina Rock

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu