Manolo Garciak maiatzaren 13an kaleratuko dau disko barria

Bizkaie! 2008-04-21 14:11   Musikea

'Saldremos a la lluvia'. Hori da, hiru urteko isiltasunaren ostean, Manolo Garciak kaleratuko dauen disko barriaren izenburua. Kultura desbardinetako erritmo eta doinuak batzen dituan disko honen grabazinorako, Figueresen (Girona) eta Grezian, Kreta ugartean izan da abeslari, musikari eta margolaria.

Lanaren produkzinoa Garciak berak egin dau eta nahasketak, barriz, Neil Dorfsmanek. Lan barriaren grabazinoan, bere ohiko taldeko kideez gan, beste hainbat persona be izan ditu Manolo Garciak lagun, besteak beste: Ojos de Brujoko taldekide batzuk, musikari ingelesak eta musikari greziarrak.

Astista katalanak diskoa aurkezteko honako leku honeetan emongo ditu kontzertuak: lehenengoa Granadan izango da, maiatzaren 31n; eta ondoren Meridan, Huelvan, Elchen, Cuencan, Valentzian, Sevillan, Leonen, Reusen, Murtzian, Malagan, Pozoblancon, Algecirasen eta Ceutan joko dau. Gero, Ameriketara joango da diskoa aurkeztera.

'No estés triste' izeneko kantea da lehenengo singlea eta honezkero bideoklipa Interneten dago ikusgai www.manolo-garcia.com webgunean, besteak beste.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu