Funk Colective taldeak zarratuko dau ‘Bilbao Distrito Jazz’ programea
2008-04-25 15:45 MusikeaGaur, hilak 25, ‘Bilbao Distrito Jazz’ egitarauari amaierea emonaz, Funk Colective bilbotar taldeak joko dau da La Bolsan (Pelota Kalea 10, Alde Zaharra. 21:00etan).
Gaur, hilak 25, ‘Bilbao Distrito Jazz’ egitarauari amaierea emonaz, Funk Colective bilbotar taldeak joko dau da La Bolsan (Pelota Kalea 10, Alde Zaharra. 21:00etan).
Beste alde batetik, Barrainkuako udaltegian (Barrainkua 5, 20:00etan), zinemako musika bandek daben garrantzia azpimarratuko da helduentzako kontzertu didaktikoan, ‘Musika dibertigarria da’ egitarauari amaierea emonaz.
Bederatzigarren ‘Bilbao Distrito Jazz’ edizinoan, Funk Collective bilbotar taldearen kontzertuagaz, bertoko jazzaren presentzia ziurtatu nahi izan da nazinoarteko izen handiko taldeakaz batera. Eskarmentu handiko zazpi musikarik osotzen daben taldeak, Esteban Valcarcel (trompeta), Rubén González (saxu nagusia), Elsa Lizundía (saxu tenorea), Raúl Sainz de Rozas (kitarra), Gorka Iraundegi (pianoa), Fabián Acarregui (baxua) eta Aritza Castro (bateria), Herbie Hankok, Josuhua Redman, Nicholas Pyton, Jako Pastorius, John Coltrane edo Charlie Parker lako genero klasikoen eragina dauen musikea egiten dau. Kontzertua dobakoa eta gaueko 21:00etan hasiko da.
Musika dibertigarria da
Helduentzako kontzertu didaktikoen egitaraua be, ‘Musika dibertigarria da’, gaur, hilak 25, amaituko da. Oraingo honetan Impromptu musika taldea izango da horren ardurea izango dauena zinemako musika bandei zuzenduriko emonaldian.
Victor Jimenez Dominguez piano-jotzaileak eta Jose Manuel Cacho (Oskorriko kide ohia) biolin-jotzaileak sortutako Impromptu taldeak errepertorio zabala menperatzen dau, Mozart edo Beethovenen musika klasikotik hasi eta Debussy eta Ravelen doinu inpresionistetaraino, Vivaldiren musika barrokoa eta Chopin edo Tchaikovskyren erromantizismoa be barruan hartuta. Emonaldietan, musika doinuen interpretazinoagaz batera, ikusleak kontzertu bakotxeko egile eta garaietara erakarriko dituen komentario atseginak tartekatzen dira, zorroztasun historikoa behin be baztertu barik.
Musika dibertigarria da izenburu orokorraren azpian, Bilboko Udaleko Kultura eta Hezkuntza Sailak uriko herritarren artean musika klasikoagazko zaletasuna sustatzeko asmoz abiarazo dauen ekimen barritzailea da. Bere lehen edizinoko saioetan zehar, Juan Crisóstomo Arriagaren doinuetatik George Gershwinen erritmoetaraino entzun doguz.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!