Fernando Velázquezek Fantrobia saria jasoko dau Fant Bilboko Zinema Fantastikoaren XIV. Jaialdian

Bizkaie! 2008-04-24 19:46   Musikea

Maiatzaren 8tik 16ra bitartean egingo dan FANT Bilboko Zinema Fantasikoaren Jaialdiaren XIV. edizinoak Fantrobia Saria emongo deutso ‘El orfanato’ eta beste film batzuetako soinu bandak sortu dituan Fernando Velázquez bizkaitarrari.

Maiatzaren 8tik 16ra bitartean egingo dan FANT Bilboko Zinema Fantasikoaren Jaialdiaren XIV. edizinoak Fantrobia Saria emongo deutso ‘El orfanato’ eta beste film batzuetako soinu bandak sortu dituan Fernando Velázquez bizkaitarrari. Jaialdiaren amaierako ekitaldian banatuko dan sari honen bitartez, FANTek aintzakotzat hartu nahi dau zinema munduko artista gazte honen lana, talentu barrien aldeko apustua berretsiz.

Fernando Velázquezek (Getxo, 1976) biolontxeloa ikasi eban Getxo, Bilbo eta Gasteizko kontserbatorioetan, eta konposizinoa Madrilgoan. Orkestra desbardinetako kide izan da, Euskal Herriko Orkestra Gaztea tarteko. Musikagile gaztea izan arren (32 urte besterik ez ditu), hogei bat film labur, hamar film luze, hiru antzezlan eta telesail baterako (‘Gominolas’) soinu-bandak egin ditu. ‘El orfanato’ filmeko zuzendari Juan Antonio Bayonagazn batera, ‘Mis vacaciones’ eta ‘El hombre esponja’ proiektuetan lan egin dau, eta horrezaz gan, beste zinegile gazte batzuekaz be lan egin dau, besteak beste, Nacho Vigalondo (‘7:35 de la mañana’ film laburrean) edo Koldo Serra (‘Amor de Madre’ eta ‘El tren de la bruja’ laburretan eta ‘Bosque de sombras’ izenburuko bere lehen film luzean).

Bilboko Zinema Fantastikoaren Jaialdia karrera ‘fantastikoa’ iragarten daben gazteentzako abiagune bilakatu guran dabil, eta horretarako, aurten, talentu barrientzako saria instituzionalizau dau, edizino honetatik aurrera Fantrobia Saria izendapena emon deutsolarik.

Bestalde, ‘El camino a El orfanato’ atzera begirakoan, zazpigarren artearen zaleek bertatik bertara ikusi ahal izango dabe Velázquezek Igor Legarreta, Emilio Pérez, Oskar Santos, Sergio G. Sánchez eta gorago aitatutako Juan Antonio Bayona, Koldo Serra eta Nacho Vigalondo zinegileen lanari egindako ekarpena.


Ikasgai magistrala Barrainkuan

Jaialdian, Fernado Velázquezek FANTen aurtengo edizinoko programazinoan aurrikusita dagozan bi ikasgai magistraletako bat eskainiko dau Barrainkuako udaltegian, hilaren 15ean, goizeko 11:00etan. Beste master class dalakoa Isaki Lacuesta zinegileak emongo dau (martitzenean, hilaren 13an).

Master class
horreez gan, zaletuek zinea ardatz daben mahainguruetan parte hartzeko aukerea izango dabe Ambigú Jatetxean, arratsaldeko 17:00etatik aurrera, sarrerea dobakoa dalarik. Ambigú Jatetxeak, gainera, FANTfood izeneko menua banatuko dau Jaialdiak dirauen bederatzi egunetan.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu