Louisiana Red estadubatuarren blues soinuak Mungian eta Bilbon

Bizkaie! 2008-02-25 18:03   Musikea

Louisiana Red blues musikari estadubatuarrak bi kontzertu eskainiko ditu Euskal Herrian datozen egunetan. Lehenengo Mungiako Mugire Txokora eroango ditu bere blues soinuak martiaren 7an, eta bi egun beranduago, hilaren 9an, Bilboko Euskalduna jauregian izango da.

Louisiana Red blues musikari estadubatuarrak bi kontzertu eskainiko ditu Euskal Herrian datozen egunetan. Lehenengo Mungiako Mugire Txokora eroango ditu bere blues soinuak martiaren 7an, eta bi egun beranduago, hilaren 9an, Bilboko Euskalduna jauregian izango da.

AEBetan eta Europan egungo bluesaren eszenaren ezaugarri nagusia estilo sorta eta artista ugari egotea da. Halan da be, urteak igaro ahala, blues musikea sortu zaneko urteetan modu aktiboan jardun eben artisten kopurua, hau da, musika honen garapenean parte hartu ebenena, nabarmen gitxitzen doa. Horregaitik, hain garrantzitsua ez eze, ospatzeko modukoa be bada Louisiana Red lako artistak oraindino martxan egotea.

Louisiana Redek, bluesa jo ez eze, bere gitarrearen eta abestien bidez bizi be egiten dau. Muddy Waters, Lightnin' Hopkins eta Arthur Crudup lako artisten eragin handia dauen arren, aspaldi sortu zituan bere ahotsa, bere estiloa eta bere adierazpidea. Bere kontzertuek Delta Blueseko jatorrizko artisten zein Mendebaldeko afrikar koblakarien bat-bateko konposizino tradizino ia desagertua gogorarazoten dabe.

Mende erdi luzeko ibilbidean zehar, Louisiana Redek aitatu daitekezan blues musikari handi ia guztiakaz jo dau, eta bere emonaldi onenen artean B.B. King eta Muddy Waters artistakaz izandako jam saioak dagoz.

Halan da be, bardin deutso nogaz jo dauen edo non agertzen dan, izan be, Louisiana Redek pasino eta indar berberak erakusten ditu dagoan eszenatoki guztietan, 10.000 persona batu dituan jaialdi batean, zein 100 lagun dagozan klub txiki batean.

Louisiana Reden diskoak maisu-lantzat joten dira, eta 1983an W.C. Handy Award saria irabazi eban blues tradizionalaren abeslari onenaren mailan. Alemanian 20 urtez bizi izan ondoren, AEBetara itzuli eta bertan hainbat bira arrakastatsu egin ditu.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu