Schubert izango da protagonista nagusia Bilboko Musika-Música Jaialdian
2008-02-28 14:17 MusikeaGaurtik domekara bitartean, Austriako musikari bikainari eskainitako 63 kontzertu izango dira Euskalduna Jauregian.
'Schubert, Vienan' izenburupean, Musika-Música Jaialdiaren zazpigarren edizinoak Austriako konpositore handiaren omenezko 63 kontzertu eskainiko ditu, gaurtik domekara (martiak 2) bitartean, Euskalduna Jauregian.
Danetara, nazinoarteko 550 artista ezagunek parte hartuko dabe. Nabarmentzekoak dira, besteak beste, Varsoviako Orkestra Sinfonikoa, Wurtermbergo Ganbera-Orkestra eta Bordele Akitaniako Orkestra Nazionala. Bilboko Orkestra Sinfonikoa eta Bilboko Korala izango dira Euskal Herriko ordezkariak.
Igazko arrakasteaz jakitun (33.000 lagun eta 22 kontzertutan aretoa beteta), aurten lau egun iraungo dau jaialdiak hiru beharrean eta, ganera, artista eta kontzertu gehiago izango dira. Ganera, honezkero ohiko bihurtu diran konserbatorioetako eta musika-eskoletako ikasleen kontzertuez gozetako aukerea egongo da Bilboko kioskoan.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!