Karelean: '56. Gelatik'
2008-02-29 12:05 MusikeaKarelean 2004an sortu zan, 90eko hamarkadan Lin Ton Taun taldean ibilitako Joseba Illaramendi (trikitixea eta ahotsa), Bitti Tena (bajua) eta Raul Olaizola (gitarrea) barriro be kantak sortzeko alkartu ziranean. Orain, euren lehenengo diskoa argitaratu dabe.
Karelean 2004an sortu zan, 90eko hamarkadan Lin Ton Taun taldean ibilitako Joseba Illaramendi (trikitixea eta ahotsa), Bitti Tena (bajua) eta Raul Olaizola (gitarrea) barriro be kantak sortzeko alkartu ziranean. Ondoren batu jakezan Olatz Prat abeslaria eta Aitor Korta bateria. Boskoteak 2006ko zezeilean grabau eban lehenengo maketea Iosu Zubizareta soinu teknikariagaz eta Euskadi Gaztea Maketa Lehiaketara aurkeztu ziran. Lehenengo saria irabazi ostean, irratiko entzuleek aukeratutako beste bi taldeen (Arbaso eta Bisai) kantak be batzen zituan diskoa plazaratu zan. Sortu zanetik, hogei emonaldi inguru eskaini ditu Kareleanek eta aste honetan atara dau '56 gelatik', euren lehenengo diskoa, Gaztelupeko Hotsak diskoetxeagaz.
'Karelean ez da Lin Ton Taunen errautsetatik sortu', zehaztu dabe diskoetxeko iturriek, 'Josebaren eskusoinuak proiektu honi be euskal musika herrikoiagaz loturea ekartzen badeutso be'. Alde horretatik, 'Olatzen ekarpena nabarmentzeko modukoa da: Kareleanen musikearen ikuspegi zerutiarra, mugabakoa erakusten dau bere ahotsak, Josebaren eskusoinuak alderdi lurtarra ordezkatzen dauen bitartean'.
'56. gelatik' Azpeitiko Lobo estudioan grabau eta nahastau da. Diskoan, Antonio Lizanak (saxofoia), Mikel Aveirok (kongak) eta Grises Sueños taldeak (programazinoak) kolaborau dabe. Musika eta letra guztiak Kareleanenak dira, honako kantu honeen berbak ezik: 56. gelatik (Xabi Borda), Karelean (Patxi Zabaleta) eta Ezaren semeak (Xabier Lete).
Ikusi argazki guztiak handiago
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!