Motörhead taldeak Barakaldoko Rockstar Live aretoan joko dau garagarrilaren 19an eta 20an
2008-03-12 10:24 MusikeaMotörhead talde ingeles mitikoak bi kontzertu eskainiko ditu Barakaldoko Rockstar Live aretoan garagarrilaren 19an eta 20an, eta sarrerak bariku honetan bertan jarriko dira salgai Tick Tack Ticket sarean, El Corte Inglés-en eta BBK-n, aretoko iturriek jakinarazo dabenez.
Motörhead talde ingeles mitikoak bi kontzertu eskainiko ditu Barakaldoko Rockstar Live aretoan garagarrilaren 19an eta 20an, eta sarrerak bariku honetan bertan jarriko dira salgai Tick Tack Ticket sarean, El Corte Inglés-en eta BBK-n, aretoko iturriek jakinarazo dabenez.
Hogeita hamar urte baino gehiagoko ibilbideagaz eta estudioko 20 disko argitaratuta, Lemmy Kilmister handia buru dauen taldeak Euskal Herria bisitauko dau beste behin, orain hiru urte Gernikan egindako Metalway jaialdian parte hartu ondoren.
Lemmy Kilmister abeslari eta baxu-joleagaz batera Phil Campbell (gitarra) eta Mikkey Dee (bateria) musikariak agertzen dira bira honetan. Eskaintzen daben errepertorioak talde mitikoaren etapa guztietako klasikoak batzen ditu.
Azken urteetan ez da geldi egon hirukotea. Izan be, 2000. urtean kaleratutako ‘We Are Motörhead’ lanaren ondoren etorri ziran ‘Hammered’ (2002), ‘Inferno’ (2004) eta ‘Kiss of Death’ (2007). Talde beteranoa da Motörhead eta 60 urte dituala, Lemmy Kilmister liderrak oraindino mundu osoan biran ibilteko indarragaz jarraitzen dau.
Ikusi argazki guztiak handiago
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!