Bilboko Orkestra Sinfonikoak ISO 9000:2001 ziurtagiria lortu dau

Bizkaie! 2008-03-03 18:50   Musikea

Bilboko Orkestra Sinfonikoa (BOS) Europar Batasunean (EB) ISO 9000:2001 ziurtagiria eskuratzen dauen lehenengo orkestra bihurtu da, Bizkaiko Foru Aldundiak jakinarazo dauenez.

Bilboko Orkestra Sinfonikoa (BOS) Europar Batasunean (EB) ISO 9000:2001 ziurtagiria eskuratzen dauen lehenengo orkestra bihurtu da, Bizkaiko Foru Aldundiak jakinarazo dauenez.


Josune Ariztondo Bizkaiko Kultura diputaduak eta Juan Crisostomo Arriaga Patronatuko presidenteak bihar jasoko dabe, Luz Emparanza AENOR erakundeko ordezkariaren eskutik, BOSek ISO 9000:2001 ziurtagiria eskuratu dauela egiaztatzen dauen diplomea.


Foru erakundeko arduradunek nabarmendu dabe ziurtagiria hau lortuz orkestra bilbotarrak beste pausu bat emon dauela Bilboko eta Bizkaiko orkestra moduan bere Plan Estrategikoan bere buruari ezarri eutson betebeharrean, hau da, bizkaitarren eta musika eta honen inguruaren arteko eguneroko hartu-emonetarako espazioa izatea.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu