Tequila agertokietara bueltauko da Bibao BBK Live Jaialdian
2008-03-26 11:12 MusikeaTalde espainiar-argentinarra 25 urte egon da deseginda baina orain, barriro alkartu eta 10-12 kontzertu eskainiko ditue garagarrilean eta abuztuan.
Tequila rock talde mitikoa agertokietara bueltauko da, 25 urtez isilik egon ostean. Eskainiko dituan kontzertuen artean, Bilbao BBK Live jaialdikoa dago.
Alejo Estivelek, Ariel Rotek eta Felipe Lipek osotzen daben taldeak garagarrilaren 6an eskainiko dau kontzertua Bilbon. Eurekaz, Josu Garcia gitarristea (La Tercera Republica taldeko kidea) eta Daniel Griffin bateria-jolea izango dira, Manolo Iglesias eta Julian Infante izan ziranen lekuan.
Kontzertu-biran 10-12 emonaldi eskainiko ditue garagarrilean eta abuztuan.
Tequilaz gan, BBK Live Festival jaialdian The Police, R.E.M, Lenny Kravitz eta The Prodigy lako talde handiak izango dira, besteak beste.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!