Bruce Springsteen Donostian zuzenean 2008ko garagarrilaren 15ean

Bizkaie! 2007-12-14 15:57   Musikea

Sarrerak datorren abenduaren 21an, goizeko 10:00etatik aurrera jarriko dira salgai Tick Tack Ticket -en, telefonoz eta baita internet bidez be.

Antolatzaileek azaldu dabenez, sarrerek 75, 71 eta 61 euroko salneurria izango dabe. Gainera, personako gehienez 6 sarrera erosi ahal izango dira.

Bruce Sprigsteenek eta E Street Bandek joandako zemendiaren amaieran, Barakaldoko BEC erakustazokako Bizkaia Arena aretoan kontzertua emon ostean, azkenean baieztatu egin da aurreko egunetako zurrumurrua, hau da, The Boss Donostiako Anoetan izango dala zuzenean garagarrilaren 15ean.

Springsteenen kontzertu hori lortzeko negoziazinoak oso gogorrak izan dira, negoziazinotik hur egon diran iturrien arabera.

Donostiako emonaldiaren ondoren, Madrilen (garagarrilak 17) eta Bartzelonan (garagarrilak 19 eta 20) joko dau The Bossek. Kontzertu horeetarako salgai jarritako 72.000 sarrerak ordu bitan agortu ziran.

Urtebete baino gitxiagoko tartean, Springsteenek euskal lurretan joko dauen bigarren aldia izango da garagarrilaren 15ekoa, zemendiaren 26an BECen emondako kontzertuaren ondoren. Orduan, 18.000 zale batu ziran.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu