Jaurlaritzeak ezohiko diru-laguntzinoak emongo ditu musika-arloa sustatzeko
2007-12-12 10:30 MusikeaKultura sailburuak aurkeztuta, Eusko Jaurlaritzako Gobernu Kontseiluak danetara 27.000 euro banatuko ditu; Euskal Promotoreen Alkarteari 20.000 euro emongo deutsoz eta Euskal Herriko Diskoetxeen Alkarteari 7.000 euro.
Kultura sailburuak aurkeztuta, Eusko Jaurlaritzako Gobernu Kontseiluak Euskal Promotoreen Alkarteari (EUPREL) eta Euskal Herriko Diskoetxeen Alkarteari (EHDE) ezohiko diru-laguntzinoak emotea onartu dau. Danetara, 27.000 euro banatuko ditu.
EUPREL alkarteari 20.000 euroko ezohiko diru-laguntzinoa emongo deutso. Helburua zuzeneko musikearen sektorea koordinau eta bultzatzeko jarduerak sustatzea da. Zuzeneko musikearen sektorea garatzeko testuinguruan, EUPRELek eginkizun estrategikoa dau, bai sektorearen erreferente legez baita kohesino bitarteko moduan be, enpresen garapena eta hobekuntza konpetitiboa lortzeko helburuagaz.
Bitartean, Euskal Herriko Diskoetxeen Elkarteak (EHDE) 7.000 euroko ezohiko diru-laguntzinoa jasoko dau, sektore diskografikoa koordinau eta bultzatzeko jarduerak sustatzeko. Momentu honetan 11 enpresek osotzen daben alkarteak aurrerapauso bat eman gura dau datozan urteotan musikearen sektorean eragile aktibo bihurtzeko, ez bakarrik bere bazkideen interesen alde, baita jardueren bultzatzaile legez, beti be enpresa-sektore honen garapena eta, orokorrean, Euskadiko musikagintzea sustatze aldera.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!