Pereza BECen izango da abenduaren 21ean
2007-12-11 13:30 MusikeaTaldeak Aproximaciones azken lana, bosgarrena, aurkeztuko dau Barakaldon, 21:00etatik aurrera. Taldeak 2001ean kaleratu eban lehenengo diskoa, Pereza izenekoa; 2003an, Algo para cantar; 2005ean, Animales; eta, 2006an Los amigos de los animales.
Ruben eta Leivak osotzen dabe Pereza taldea eta euren bosgarren lana aurkeztera hurreratuko dira Bizkaia aldera, Barakaldoko BEC erakustazokako Bizkaia Arena aretora, hain zuzen be. Bertan, abenduaren 21ean, Aproximaciones izeneko azken lana aurkeztuko dabe.
Musikari garrantzitsuek hartu dabe parte Ruben eta Leivaren lan barrian. Mick Taylor, Rolling Stoneseko gitarristeak 'Grupis' eta 'Super hermanas' abestietan kolaborazino lanak egin ditu, berbarako. Bestalde, Quique Gonzalezek 'Conjuto' kantan abestu dau. Tartean, ganera, Juan Aguirre, Xoel López, Iván Ferreiro eta Amaia Montero artistek be parte hartu dabe lanean.
Pereza taldean ohikoa dan legez, Leivak eta Rubenek diskoan entzuten diran instrumentu danak joten ditue. Bateria, bajua eta gitarrea Leivak jo ditu; Rubenek, gitarrea baino ez.
Taldeak 2001ean kaleratu eban lehenengo diskoa, Pereza izenekoa; 2003an, Algo para cantar; 2005ean, Animales; eta, 2006an Los amigos de los animales.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!