Gontzal Mendibilen ‘Arrupe, nire isiltasuna’ ikuskizuna DVD formatoan eskuragarri

Bizkaie! 2007-12-03 13:12   Musikea

Orain, barriz, ‘Arrupe, nire isiltasuna’ lanaren estreinaldia digipack txukun batean jaso da, danetara, bi CD, DVD bat eta libreto luzea dira. Durangoko 42. Euskal Liburu eta Disko Azokan eakustoki bat izango da jenteari Gontzal Mendibilen azken ikuskizun honen barri emoteko. Abenduaren 5etik aurrera dendetan be egongo da salgai.

‘Arrupe, nire isiltasuna’ da Gontzal Mendibil musikagilearen azken antzezpena. Formatu handiko musika-ikuskizuna da, eta Aita Arruperen bizitza ezagutarazoten dau. Ikuskizuna zuzenean grabau eben Bilboko Euskalduna Jauregian, zemendiaren 14an, orain arte egin dan emanaldi bakarrean.

Orain, barriz, ‘Arrupe, nire isiltasuna’ lanaren estreinaldia digipack txukun batean jaso da, danetara, bi CD, DVD bat eta libreto luzea dira. Durangoko 42. Euskal Liburu eta Disko Azokan eakustoki bat izango da jenteari Gontzal Mendibilen azken ikuskizun honen barri emoteko. Abenduaren 5etik aurrera dendetan be egongo da salgai.

Izen handiko artistek parte hartu eben musika-ikuskizunean: Igor Yebra, Oksana Kucheruk, Donostiako Orfeoia, Ludvigko Orkestra Sinfonikoa, Bilboko Koru Elkarteko haurrak, Beti Jai Alai Dantzak, Pascual Molongua, Raquel Urkijo sopranoa, Marife Nogales mezzo-sopranoa eta Oreka TX txalaparta, besteak beste. 90 antzezle eta figurante be egon ziran.

Digipackaren salmentatik batuko dan diruaren zati bat Errefuxiatuentzako Jesuiten Zerbitzuarentzat (JRS) izango da. Jesuiten zerbitzu honek, 1980. urtean Aita Arrupek berak sortutakoa 40tik gora herrialdetan dabil errefuxiatuen eskubideak defendiduten.

Ikuskizunak 17 urtez Jesusen Lagundiaren buru izan zanaren bizitzaren errepasoa egiten dau. Arrupe Aitaren sentimenduak eta konpromisoa islatzeko abestiak beste hizkuntza eszenikoakaz nahasten dira: dramatikoa, dantza eta ikus-entzunezko atal garrantzitsu bat.

Ikusi argazki guztiak handiago

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu