The Police taldea izango da izarra 2008ko Bilbao BBK Live jaialdian
2007-12-19 14:43 MusikeaThe Police talde ingelesa izango da buru Bilbao BBK Live 2008 jaialdiaren lehenengo jardunaldian, garagarrilaren 4an. Jaialdia egun horretan hasi eta garagarrilaren 6an amaituko da, Kobetamendiko zelaietan. Sting buru dauen taldearen kontzerturako sarrerak bihar jarriko dira salgai, 72 euroan.
The Police talde ingelesa izango da buru Bilbao BBK Live 2008 jaialdiaren lehenengo jardunaldian, garagarrilaren 4an. Jaialdia egun horretan hasi eta garagarrilaren 6an amaituko da, Kobetamendiko zelaietan. Sting buru dauen taldearen kontzerturako sarrerak bihar jarriko dira salgai, 72 euroan.
Sarrerak 14:00etatik aurrera erosi daitekez, eta 10 euroko deskontua izango dabe BBK 26 eta BBK 26+ txartelak agertzen dituen lehenengo 2.000 erosleentzat. Era berean, bihartik urtarrilaren 15era edo agortu arte izango dira salgai jaialdiaren hiru egunetarako 2.000 bonu, 130 euroko prezioan.
Sarrerak BBKren kutxazainetan eta bulegoetan erosi daitekez, bai eta Discos Revólver, Tipo, Frudisk edo Discos Gong lako dendetan be. Salmenta guneen informazino guztia www.bilbaobbklive.com webgunean ikusi daiteke.
Marcos Muro Promobisa alkarteko zuzendariak aurkezpen prentsaurrekoan adierazo dau garagarrilaren 5 eta 6ko talde buruak ‘zarratuta’ edo ‘zarratzear’ dagozala, baina pazientzia eta zuhurtasuna eskatu ditu mueta honetako negoziazinoak amaitzea gatxa izaten dalako. Murogaz batera, Alfonso Santiago Last Tour International enpresa antolatzaileko ordezkaria eta Jon Ugalde BBK-ko ordezkaria izan dira prentsaurrekoan.
Alfonso Santiagok jakinarazo dau zezeilaren 15ean beste prentsaurreko bat eskainiko dabela jaialdiaren egitaraua iragarteko.
Marcos Murok Bilbao BBK Live jaialdiaren bigarren edizinoaren balantzea be egin dau. Danetara, 94.712 lagun izan ziran; gutxi gorabehera, % 40 Euskal Herrikoak izan ziran, % 45 Espainiakoak eta % 7 Europako beste herrialde batzuetakoak.
Jaialdiaren hirugarren edizinorako asmoak dira atzerriko bisitarien kopurua % 10 igotea eta publiko kopuruaren zenbateko homogeneoagoak lortzea. Eguneko 30.000 eta 35.000 ikusle artean izaten dira jaialdian. Antolatzaileek adierazo dabenez, 30 bat talde arituko dira jaialdiaren 2008ko edizinoan, 2007koaren antzeko zenbatekoa.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!