'Lau urtaroak' lana eskainiko dau EGOk bideo-klip erako kontzertu batean

Bizkaie! 2007-12-19 13:38   Musikea

Euskadiko Gazte Orkestrak hiru kontzertu emongo ditu EAEko uriburuetan Vivaldiren lanetan oinarritutako programearen barruan. Zaletu gehiago erakarteko asmoz, musika-bideoak egiteko erabili ohi dan eszenografia erabiliko dabe.

Euskadiko Gazte Orkestrak hiru kontzertu emongo ditu EAEko uriburuetan Vivaldiren lanetan oinarritutako programearen barruan. Zaletu gehiago erakarteko asmoz, musika-bideoak egiteko erabili ohi dan eszenografia erabiliko dabe.

Vivaldiren ‘Lau urtaroak’ lan sinfoniko ezaguna eskainiko dau Euskal Herriko Gazte Orkestrak datorren urte hasieran Gasteizen, Donostian eta Bilbon. Kontzertua bideo klip eran eskainiko dabe. Bedd Shedd zuzendariaren ‘The seasons’ pelikulako irudiak emoten diran bitartean joko dabe EGOko musikari gazteek Vivaldiren ‘Lau urtaroak’ lana. Ikus-entzule gehiago erakarteko asmoagaz preparau dabe eszenografia hori, ez baita ohikoa musika klasikoko kontzertuak holan eskaintzea.

Veneziako konpositorearen lanaz gan, Euskal Herriko Gazte Orkestrak ‘Morceau de Concert’ lana be eskainiko dau, Camille Saint Saens musikari frantziarrak idatzitakoa. Emonaldiak urtarrilaren 2an Gasteizko Principal Antzokian, urtarrilaren 3an Donostiako Kursaalen eta urtarrilaren 4an Bilboko Euskaldunan izango dira.

Gazte Orkestraren neguko programan hainbat ekitaldi gehiago dagoz: Eibarren egingo diran jardunaldi pedagogikoak, nazinoartean izena daben musikariek parte hartuko dabelarik, eta pelikula bateko soinu bandaren grabazinoa. EGOk musika jarriko deutso Gorka Merchán zuzendariaren ‘La casa de mi padre’ filmari, Carmelo Gómez, Juan José Ballesta eta Emma Suárez izango dira pelikulako protagonistak.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu