‘Euskal Greatest Hits Gaua’ Durangon

Bizkaie! 2007-11-30 10:21   Musikea

Gerediaga Alkarteak eta Durangaldeko Musika Taldeek ‘Euskal Greatest Hits Gaua’ izeneko euskal musika taldeen kantu ezagunen bersinoen kontzertua antolatu dabe. Danetara, Durangaldeko 11 taldek parte hartuko dabe, eta emonaldia abenduaren 7an izango da, gaueko 21:30etan, Andra Mariko eleizpean.

Durangaldeko musika taldeek badabe esperientzia talde ezagunen kanten bersinoak egiten, izan be, joandako martian, nazinoarteko musikarien kantuakaz jaialdi arrakastsua antolatu eben Plateruena kafe antzokian.

Durangoko Euskal Liburu eta Disko Azokako antolatzaileen konbiteari erantzunez, euskal musikarien kantuakaz animau dira oraingoan. Talde bakotxak aukeratu dauen musika taldearen hiruzpalau kantu interpretauko ditu. Taldeen zein aukeraketa egin daben ikusita, rock doinuak nagusituko dira batez be, eta talde mitikoak gogoratzeko balioko dau kontzertuak.

Gauzak holan dirala, Ekin taldeak Ehun Kiloren bersinoak egingo ditu; Halbstarke taldeak, Iskanbilarenak; Edan eta Arganboys taldeek, Ume Gaiztuak bandarenak; Kaskamotzak taldeak, Arkadarenak; Seiurtek, Fermin Muguruzaren bersinoak egingo ditu; Sugoi taldeak Su Ta Gar taldearenak; Sus Scrofak, Cicatriz gasteiztarrenak; Tanga Opilak bandak, Eskorbuto bizkaitarrenak; eta Ymomix taldeak, Etsaiak lekeitiarrenak.

Ikusi argazki guztiak handiago

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu