Piperrak taldeak azken kontzertua grabauko dau

Bizkaie! 2007-12-20 11:42   Musikea

Zortzi urteko isilunearen ostean, 2008ko urtarrilaren 19an emongo dau Piperrak talde nafarrak orain urtebete hasitako birearen azken kontzertua Durangoko Landako gunean. Kontzertu berezia izango da, izan be, CDa eta DVDa grabetea da asmoa.

Zortzi urteko isilunearen ostean, 2008ko urtarrilaren 19an emongo dau Piperrak talde nafarrak orain urtebete hasitako birearen azken kontzertua Durangoko Landako gunean. Kontzertu berezia izango da, izan be, CDa eta DVDa grabetea da asmoa. Kontzertuan Lendakaris Muertos, Manolo Kabezabolo eta Segismundo Toxicomano taldeek be joko dabe. Amaitzear dagoan biran 12 kontzertu esakini ditue zortzi urtetan isilik egon ondoren.

Kontzerturako sarrerak joandako zemendiaren 23tik dagoz salgai 15 euroan; lehiatiletan, barriz, 18 euroan jarriko ditue salgai. Ohiko lekuetan eta on-line eskuratu daitekez sarrerak, ondoko helbidean:

entradaspiperrakdurango@es3.info.

Piperrak punk talde esanguratsua izan zan 90. hamarkadearen amaieran. 1998an agur esan euskuen baina ordutik euren musikea ez da isildu taberna, txosna eta aretoetan. Horrezaz gan, makinatxu bat izan dira Piperrak taldearen kantuen bertsinoak egin dituen taldeak.

Isilunearen ostean, 2007ko urtarrilaren 13an bueltau ziran eszenatokietara eta Nafarroako Hatortxu Rock Jaialdian 10.000 lagunen aurrean jo eben. Ordutik ez dira geldi egon eta datorren urtarrilaren 19an emongo dabe bira berezi honetako azken kontzertua Durangon.

www.piperrak.org

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu