Fangoriak Bilboko Santana 27 aretoan jo dau

Bizkaie! 2008-01-07 13:47   Musikea

Fangoriak El extraño viaje disko barria aurkeztu dau Bizkaiko uriburuan. Alaskaren taldeak Santana 27 aretoan jo dau urtarrilaren 4an, 22:00etatik aurrera.

Madrildarrek 2006ko urriaren 23an argitaratu eben El extraño viaje. Alaskak eta Nacho Canutek osotutako taldearen disko barritik entzun dan lehenengo kantea 'Criticar por criticar' izan da. Apirila eta bagila bigartean grabau eben lana.

Diskoa aurkezten dauen lehenengo abesti hori eta horren bideoklipa abuztuaren amaieran grabau eben Mexikon, Spartacu's diskotekan. Grabazinoan, diskotekako publikoaren artean Alaskak berak hautatutako berrogei jantzarik baino gehiagok parte hartu eben.

Arquitectura Efimera diskoagaz lortutako arrakastearen ondoren, Fangoria barriro bueltau da jantzalekuetara Madrilen grabautako disko honegaz. Oraingoan be, pop musikea eta letra errazak landu ditue baina glam, rock eta elektro-pop doinuen eraginagaz.

Fangoria zuzenean ikusteko aukera parebakoa izan da, beraz.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu