Viñarock jaialdian 90 kontzertu baino gehiago izango dira
2007-12-27 14:25 MusikeaJaialdiaren XIII. edizinoa maiatzaren 1etik 3ra ospatuko da. Lekua, urtarrilaren 17an jakinarazoko dabe antolatzaileek. Barricada, Su Ta Gar, Amparanoia, Baron Rojo, Habeas Corpus, Hamlet, Huecco, Koma, Narco, Rosendo, 7 Notas 7 Colores eta Siniestro Total taldeak izango dira, besteak beste.
Viñarock Arte-Natibo jaialdia oso ezaguna bihurtu da gure artean, batez be euskal talde eta artista ugarik parte hartzen dabelako bertan. Aurten be, festibalaren XIII. edizinoan, ez da euskal ordezkaririk faltauko.
Jaialdian joko daben taldeak lau eszenatoki tematikotan (rocka, mestizaia, metala eta hip hopa/reggaea) banatuta egongo dira.
Kartela osatzen duten talde guztiak zezeilaren erdialdean jakinarazoko ditue; halanda be, izen batzuk jakitera emon ditue honezkero. Besteak beste, honakoak izango dira jaialdian: Barricada, Amparanoia, Barón Rojo, Chacho Brodas, Despistaos, Dikers, El Bicho, La Excepción, La Fuga, La Gripe, Habeas Corpus, Hamlet, Huecco, Koma, Kutxi Romero & Jatajá, Narco, Porretas, Reincidentes, Rosendo, Savia, 7 Notas 7 Colores, Siniestro Total, Skizoo, Sólo Los Solo, Los Suaves, Su Ta Gar, Tote King eta Violadores del Verso. Danetara, larogeita hamar zuzeneko kontzertu inguru izango dira aurten.
Honezkero sarrerak salgai jarri ditue, urtarrilaren 31ra arte. Jaialdiak iraungo dituan hiru egunetarako bonoak 55 euro balioko dau. Urtarrilaren 31tik aurrera, bonoak 70 euroko prezioa izango dau eta 80 eurokoa txartel-leihatilan. Sarrerak aldez aurretik eros daitekez Ticktackticketen webgunean eta El Corte Ingles dendetan.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!