Azken Metal Hotsa
2007-12-27 11:35 MusikeaNabari taldean ibilitako bost kideak alkartu egin dira; Keko, Unai eta Mikel (kitarrak), Etxe (baxua eta ahotsa) eta Eneko (bateria). Hilebete batzuk darpez alkarregaz eta kanta barriak grabau ditue. Kanta barri horreek eta 2003an kaleratutako 'Metal Hotsa' maketea CD barri batean kaleratu ditue, euren azken zuzenekoa dala eta.
Azken bi urteetan isilean egon ondoren, barriro bueltan da Nabari taldea, kontzertu berezi eta bakarra emoteko asmoagaz. 1999an sortu eta 2005. urterarte kontzertuak emoten ibili ondoren, taldeakideek bide barriak aukeratu zituen, proiektu desbardinentan murgilduz. Kontua da ze azken kontzertua etxetik urrun emon ebela.
Orain, barriz, 2007an, denpora luzea igaro eta gero, Nabari taldean ibilitako bost kideak alkartu dira; Keko, Unai eta Mikel (kitarrak), Etxe (baxua eta ahotsa) eta Eneko (bateria). Hilebete batzuk darpez alkarregaz eta kanta barriak grabau ditue. Kanta barri horreek eta 2003an kaleratutako 'Metal Hotsa' maketea, CD barri batean kaleratu ditue, euren azken zuzenekoa dala eta.
Kontzertua 2008ko urtarrilaren 5ean izango da gaueko 22:00etan Durangoko Plateruena Kafe Antzokian eta sarrerea dbanekoa izango da. Eurekaz batera Iruineako Akatu taldea izango da giroa berotzen. Zuzenekoa guztiz berezia izango da, taldeak sasoi desbardinetako bere kantak nahastauko ditu eta ez dira sorpresak faltako.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!