Inoren Ero Ni eta Victim Chaos japoniarrak zuzenean

Bizkaie! 2008-01-09 13:43   Musikea

Japoniarrak Euskal Herrian izango dira euren lan barria Kaki Arkarazoren zuzendaritzapean grabetako Andoaingo Garate Studios-etan eta bidebatez, Inoren Ero Ni taldearen babesari eta lanari esker, kontzertuak emongo ditue batzuetan Inoren Ero Ni taldeagaz eta besteetan beste talde batzuekaz.

Inoren Ero Ni (post rocka) andoaindarrak eta Victim Chaos (punk rocka) talde japoniarra zuzenean agertuko jakuz datozen egunotan Euskal Herriko aretoetan. Hirukote hau (Tomoyuki Tankiku, gitarristea eta ahotsak; Nobuhide Toyomasu (baxu jotzailea eta abeslaria) Yukihiro Niwak (bateria) osotzen dabe, Nagoya urian sortua da eta oinarrian rock & roll indartsua eta gai eta berba gogor eta garratzak erabilten ditue. Japoniarrak Euskal Herrian izango dira euren lan barria Kaki Arkarazoren zuzendaritzapean grabetako Andoaingo Garate Studios-etan eta bidebatez, Inoren Ero Ni taldearen babesari eta lanari esker, kontzertuak emongo ditue batzuetan Inoren Ero Ni taldeagaz eta besteetan beste talde batzuekaz.

Inoren Ero Ni taldean taldekide aldaketa bat tartean dagoala [Drakek taldea itxi dau eta Mariano Hurtado, ‘El hombre burbuja’ taldean ibilitakoa, izango da aurrerantzean baxu jotzailea], kontzertu batzuk egin gura zituela atxakia hartuz kontzertu birea antolatu dabe andoaindarrek.

2002an, Mikel eta Eneko Abrego eta Drake (BAP taldean ibilitakoak) Borjagaz (Purr taldeko gitarristea izandakoa) alkartu eta kantuak sortzen hasi ziran. BAP taldearen berragerpenaz zurrumurruak zabaldu ziran arren, proiektu barria sortu zan: Inoren Ero Ni, hain zuzen be.

2003an, Garate Estudioetan sartu eta Kaki Arkarazoren eskutik ‘Inoren Ero Ni’ diskoa atara eben Metak diskoetxeagaz. Azken nahasketak Def Con Dos taldeko Jesus Arispontegaz egin zituen Madrileko Masterispoint estudioetan.


Birearen datak

- 2008/01/11 Andoaingo Gaztetxean, Victim Chaos + Berri Txarrak.
- 2008/01/12 Zarautzeko Putzuzulo Amets Fabrika Gaztetxean, Victim Chaos + Inoren Ero Ni.
- 2008/01/13 Donostiako Le Bukowskin, Inoren Ero Ni + Lobo Electrico.
- 2008/01/18 Tolosako Bonberenean, Victim Chaos + Surfin Kaos.
- 2008/01/19 Lizarrako Gaztetxean, Victim Chaos + Inoren Ero Ni.
- 2008/01/26 Durangoko Plateruena Kafe Antzokian, ‘Bide Huts Gaua’. Anari + Lisabo + Inoren Ero Ni + Hotel

www.victimchaos.com
www.myspace.com/inoreneroni
www.fotolog.com/inoreneroni

Ikusi argazki guztiak handiago

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu