Gatibu nagusi Gaztea Sarietan

Bizkaie! 2009-05-04 12:24   Musikea

Gatibu bi sarigaz eta Amaia Montero, Kerobia, Su Ta Gar, Lain, Extremoduro eta Coldplay sari banagaz dira aurtengo irabazleak

Gatibu gernikarrek sari bi irabazi zituen, Kantu onenari: 'Bang-bang txik-txiki bang-bang' eta Disko onenari: 'Laino Guztien Gainetik, Sasi Guztien azpitik' .

'The Pub Ibiltaria' ekimenaren 13. eta azken diskoa plazaratu dau Oskorrik

Bizkaie! 2009-04-30 18:37   Musikea

Orain dala hamahiru urte Oskorri taldeak hasitako abenturearen azken kontzertua igazko abenduaren 20an (Santo Tomas eguna baino egun bat lehenago) eskaini eben eta egun haretan grabautakoak gaur ikusi dau argia 'The Pub Ibiltaria, 13' diskoagaz. CD bikotxa eta 17 kanten berbak eta partiturak batzen dituan koadernotxoa argitaratu dira.

»» Ikusi argazki guztiak (2)

Delorean, Wea Are Standard eta Dj Makala izango dira gaur Barakaldon, Gaztea Sarien eskutik

Bizkaie! 2009-04-30 12:42   Musikea

Gaztea Sarietako jairako sarrerak eskuragarri dagoz 12 euroren truke Ticketmaster webgunean, 902 150 125 telefonoan eta Tick Tack Ticket sareko ohiko dendetan (FNAC, Carrefour, Foto Ikatz); txarteldegian, barriz, 15 euroko salneurria izango dabe.

The Kluba, Skalariak gogoratzeko aukera bikaina

Bizkaie! 2009-04-24 15:38   Musikea

Rock & Roll 50 eta Ska musikea buztartu eta The Kluba izeneko taldea disko barriagaz jatorku, sasoi bateko Skalariak taldeko Juantxu buru dala. 'Skalariak taldearen jarraipena da, baina ikutu barriakaz gatoz, 50. hamarkadako estiloak buztartzeaz gan, kontrabaxuaren edota bateriaren pisuak bere nortasuna emoten deutso egiten dogun musikeari', azaldu dau Juantxuk.

Euskal Herria Zuzenean barrikuntza ugarigaz helduko da Heletara

Bizkaie! 2009-04-24 11:36   Musikea

Euskal Herria Zuzenean jaialdia garagarrilaren 3, 4, eta 5ean egingo da Heletan. Kokalekua ez da jaialdiak ekarriko dauen barrikuntza bakarra; kontzertuez gan, aurten bestelako ikuskizun ugari izango dira.

Benito Lertxundik euskerazko kanta onenaren musika-saria jaso dau 'Mirotzak' kanteagaitik

Bizkaie! 2009-04-23 12:11   Musikea

Lertxundiri Ignacio Casado SGAE erakundearen Euskadiko Zuzendariak eta Joxemari Sors Elkar taldeko zuzendariak emon deutse saria. Mirotzak Benito Lertxundiren (Orio, 1942) azken diskoko (Itsas ulu zolia) azken kantea da. Abestia Kantauri itsasoan sustraituta dagoan Euskal Herriaren tradizino, jatorri eta epikeari eskainita dago.

Paquito D'Rivera, Chano Domínguez eta Michel Camilo izango dira, besteak beste, aurtengo Getxoko Jazzaldian

Bizkaie! 2009-04-23 11:55   Musikea

33. Getxo Jazzeko kontzertu nagusiak Paquito D'Rivera, Chano Domínguez, Michel Camilo, Spyro Gyra, Diane Schuur eta Omar Sosa musikari eta talde handiek eskainiko ditue. Talde Lehiaketako 'Hirugarren Milurtekoa' atalaren eta Dixie Gunearen kontzertuak gehitu behar jakez horreei.

»» Ikusi argazki guztiak (6)

'Mamma Mia!' musikala abuztuaren 6an ailegauko da Bilboko Arriaga Antzokira

Bizkaie! 2009-04-21 12:14   Musikea

'Mamma Mia!' musikala abuztuaren 6an ailegauko da Bilboko Arriaga Antzokira eta bertan egongo da irailaren 6ra arte, danetara Abba talde suediarraren abestietan oinarritutako 39 emonaldi eskainiz. Sarrerak maiatzaren 4an jarriko dira salgai, Arriaga Antzokian bertan, www.teatroarriaga.com webgunean, 944 310 310 telefonora deituta eta BBKren orotariko kutxazainetan.

Leioako San Juan Bautista Abesbatzak Ejeako XXXIX. Abesbatzen Lehiaketea irabazi dau

Bizkaie! 2009-04-20 15:06   Musikea

2008. urtean, San Juan Bautista Abesbatza guztiz barritu eta Leioako Udal Kontserbatorioko parte izatera igaro zan. Gaur egun, Leioa Kantika Korala umeen abesbatzan preparau eta trebatutako 25 kantari gaztek osotzen dabe taldea.

Arto Artian 3. katalogoaren aurkezpena

Bizkaie! 2009-04-16 14:11   Musikea

Hondarribiako Psilocybe aretoan, gaueko 22:00etan hasiko dan kontzertuan, Akazauzte, Eten eta Gora Japon taldeak zuzenean ikusteko aukerea izango da.

The Pretenders taldeak Donostian garagarrilaren 8an emongo dauen kontzerturako sarrerak salgai dagoz

Bizkaie! 2009-04-16 10:31   Musikea

Ticketmaster sareko ohiko saltokietan, 902 15 00 25 telefonoan, Interneten www.ticketmaster.es eta www.ticktackticket.com webguneetan eta betiko salguneetan eros daitekez sarrerak, 36, 42 eta 45 euroan (banaketa gasturik barik).

Four Friends taldeak 'Haruntzago' disko barria aurkeztuko dau Bilboko Kafe Antzokian

Bizkaie! 2009-04-15 18:23   Musikea

Four Friends talde bilbotarraren kontzertua gaur, hilak 16, gaueko 21:30etan hasiko da Bilboko Kafe Antzokian. Sarrerak 5 euroan dagoz salgai.

»» Ikusi argazki guztiak (2)

Luar Na Lubre taldeak 'Ao vivo' diskoa aurkeztuko dau zuzenean Donostian

Bizkaie! 2009-04-14 15:18   Musikea

Luar Na Lubreren azken grabazinoa 'Ao vivo' zuzeneko CD eta DVDa da. 'Camiños da fin da terra' birearen barruan, A Coruñako kontzertuan eskainitako 15 kantu batzen ditu lanak: taldearen klasiko guztiak eta errepertoriotik berreskuratutako bost abesti oso berezi edo bacstage-ko irudi argitarabakoak.

Eguzkibegi Ikastoleak antolatuko dauen Ibilaldiaren kantea aurkeztu dabe

Bizkaie! 2009-04-07 15:28   Musikea

'Gerizpetik eguzki begire' izenburupean, Arkaitz Estiballesek egindako berbak Biok taldeak girotu ditu. Bertsolaria, orain Bilbon bizi arren, galdakoztarra da eta Eguzkibegi ikastolako ikasle izandakoa, Biok taldeko kideak legez. 'Gure hizkuntzea gerizpean egon zan eta, orain be, laino baltzak dagoz inguruan; halanda be, bada sasoia eguzkirantz begiratzeko, euskal kulturea zabaltzeko eta euskeraz biziteko', esan dau.

IV. Eusko Dance abian

Bizkaie! 2009-04-07 13:48   Musikea

Eusko Dance, Run Down Entertainment-ek, sortu eta produzidutako ideia originala, Euskadira dator bere laugarren edizinoan. Proiektuaren helburua abeslari eta dantzari gazte hasibarriak bultzatzea da eta 4 fasetan banatzen da

Leonard Cohenek Barakaldoko BECen abestuko dau irailaren 17an

Bizkaie! 2009-04-03 10:57   Musikea

Leonard Cohen kantautore, poeta, idazle eta pintore kanadarrak kontzertua eskainiko dau irailaren 17an Barakaldoko BEC erakustazokan. Sarrerak apirilaren amaieran jarriko dira salgai.

Apirilaren 14an zabalduko da 2009ko Aste Nagusiko Bertako Pop Rock Erakustaldian parte hartzeko epea

Bizkaie! 2009-04-01 15:19   Musikea

Pop eta rock estiloko taldeak (jazza ez) onartuko dira eta taldeen aukeraketan aparteko garrantzia emongo jako emakumeek osotutako taldea izateari eta euskeraz egindako lanak aurkezteari.

Bilbao Ars Sacrum 2009, Eleiz Musikearen Bilboko Jaialdia: Biotzondoko soinuak

Bizkaie! 2009-03-31 11:20   Musikea

Martiaren 31tik apirilaren 8ra bitartean, Bilboko Musika Sakratuaren Jaialdiak munduko zenbait toki exotikoenetara, tradizinoa eta mistizismoa ahalegin handiz mendeetan zehar gorde daben eta belaunaldiz belaunaldi balio handiko altxorra balitz legez transmitidu daben herrietara bidaiatzera konbidatzen gaitu.

Aiko taldeko maisuek 'Aurrez Aurre' euskal dantza tradizionalen maitaleentzako CD barria aurkeztu dabe

Bizkaie! 2009-03-30 15:41   Musikea

CD hau, Claude IruretagoYena koreografoak zuzentzen dauen Maritzuli Dantza Konpainiarentzako sortutako doinuen sailkapen bat da. Datorren zapatuan, apirilaren 4an, Durangoko Plateruena Kafe Antzokian aurkeztuko da 20:30etan eta sarrerea dobakoa izango da.

»» Ikusi argazki guztiak (3)

Bertan Bera gernikarrek lehenengo disko laburra argitaratu dabe

Bizkaie! 2009-03-25 13:01   Musikea

Honezkero kalean dago Bertan Bera boskotearen lehenengo disko laburra: 'Etenik Gabeko Bidean'. Lagun arteko giroan aurkeztu dau taldeak lan barria Gernikako Iparragirre Musika Elkarteko egoitzan.