34 euskal jazz talde izango dira Donostiako 47. Heineken Jazzaldian

Bizkaie! 2012-05-07 12:19   Musikea

Euskal musikariek edota Euskal Herrian bizi diran musikariek osotutako 34 jazz taldek parte hartuko dabe garagarrilaren 19tik 23ra bitartean Donostian egingo dan 47. Heineken Jazzaldian.

Euskal musikariek edota Euskal Herrian bizi diran musikariek osotutako 34 jazz taldek parte hartuko dabe garagarrilaren 19tik 23ra bitartean Donostian egingo dan 47. Heineken Jazzaldian. Euskal musikariak jaialdiko eszenatoki guztietan egongo dira, hau da, Kursaal Auditoriumean, Trinitate plazan, Victoria Eugenia Antzokian eta San Telmo Museoan. Gainera, dobako kontzertuak eta pagetakoak eskainiko ditue.

Antolakuntzak jakinarazo dauenez, Et Incarnatus orkestra izango da Antony and The Johnsons taldea laguntzen, garagarrilaren 22an Kursaal Auditoriumean eskainiko daben kontzertuan. Egun horretan bertan, Trinitate plazan, Hasier Oleaga-Cantus Caterva musikariek joko dabe An Evening with Two Pianos (Kenny Barron, Mulgrew Miller, Eric Reed, Dado Moroni) kontzertuaren lehenengo zatian.

Jaialdia hasiko dauen Jazz Band Ball saioan, Travellin' Brothers Big Band, Triz3ps eta Nevermind Trio + Julen Izarra taldeek joko dabe. Nevermind Trio Heineken Jazzaldiak aurten martxan jarri dauen ekimen bati esker aukeratu dabe, hau da, aurreko urtean disko bat kaleratu daben bost talde euskaldun sartzea programazinoan. Deialdi horren bitartez sartu diran beste lau taldeak, The Hot Wok, Natalia Calderón Quartet, Gabacho Connection eta RS Factor dira, eta Kursaaleko terrazetan joko dabe guztiek.

Dagoeneko tradizino bilakatu dan tokiko taldeen hautaketearen bitartez (egiten dan zazpigarren urtea da), hamar dira Heineken Jazzaldian parte hartzeko aukerea izango daben taldeak: Kike Mora Quartet, Donostiako Udalaren Musika eta Dantza Eskolako Big Band, Jonathan Hurtado, Javier López Jaso-Marcelo Escrich Quartet, North Atlantic Jazz Connection, Miguel Salvador Quartet, La Prima Janis, Db Trio, Lakuntza Brothers Sexteto eta Ornetillos. Kontzertu horreek Kursaaleko terrazetan (Frigo Gunea, Heineken Terraza, Coca-Cola Gunea) izango dira.

Victoria Eugenia Antzokian garagarrilaren 20ko gau osoan zehar, hau da, antzokiaren mendeurrenaren egunean bertan ospatuko dan Gaujazza ekitaldian be euskal musikariak egongo dira: Just Friends Quintet eta Josetxo Goia-Aribe/Arantxa Díez.

San Telmoko gauetan atzerriko musikariakaz egindako hiru alkarlan proiektu aurkeztuko dira, euskal musikariak buru dituela: Oreka TX, Hyperpotamus eta Gonzalo Tejada. Nauticool agertokian aupaQUARTET eta euskal disko-jartzaile nabarmenetariko hainbat izango dira: DJ Arka, DJ Makala, DJ Punko eta DJ Juan Bazz.

Azkenik, Kutxa Kultur egitasmoaren barruan, beste bost euskal taldek kontzertuak eskainiko ditue goizez, Agertoki Berdean, ugaragarrilaren 21 eta 22an: Inra, Giranice, Peachy Joke, Ras Miguel eta Supersweet.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu