'Musika dibertigarria da' zikloak lau didaktiko eskainiko ditu Bilbon

Bizkaie! 2012-05-02 12:26   Musikea

Musika dibertigarria da programea barikuan, hilaren 4an, abiatuko da Bilboko Barrainkuako udaltegian. Didi Jazzek eskainiko dau egitarauko lehenengo emonaldia, 20:00etan. Umorez ganezka, Didi Jazzek bluesaren eta jazzaren jatorriaeta gaur egunera arteko bilakaerea azalduko ditu, eta sasoi bakotxeko kantak joko ditu.

Musika dibertigarria da programea barikuan, hilaren 4an, abiatuko da Bilboko Barrainkuako udaltegian. Didi Jazzek eskainiko dau egitarauko lehenengo emonaldia, 20:00etan. Umorez ganezka, Didi Jazzek bluesaren eta jazzaren jatorriaeta gaur egunera arteko bilakaerea azalduko ditu, eta sasoi bakotxeko kantak joko ditu.

Didi Jazz Getxoko Musika Eskolako Jazz taldeak sortutako egitasmoa da, kontzertu didaktikoak eskaintzeko asmoz. Taldea Jazz zazpikoteak (tronpetea, saxo altua, saxo tenorra, gitarrea, pianoa, kontrabaxua eta bateria) eta Manuel Jesús Gómez antzezleak osatzen dabe.

Bigarren kontzertu didaktikoa maiatzaren 11n izango da, 20:00etan. Emakume konpositoreak izenburupean, Improntu taldeak XIX. mendeko aparteko artista bi omenduko ditu, Fanny Mendelssohn eta Clara Schumann.

Hurrengo saioa, maiatzaren 18an, 18:30ean, umeentzako operea izango da protagonistea. Gaztetxuen artean operea zabaltzeko eta sustatzeko beharrean dabilen Opera Divertimento taldeak Gaetano Donizettiren L´Elixir d´amore lanaren familia eta umeentzako egokitutako ikuskizuna aurkeztuko dau.

Azkenengo kontzertu didaktikoa maiatzaren 25ean izango da. La flauta flamenca lanean flamenkoaren bilakaera erakutsiko dabe. Flamenkoan ohikoa ez dan flauteak garrantzi berezia dauka pieza honetan, eta flauteagaz batera, entzuleek perkusinoaz eta gitarreaz be gozau ahal izango dabe. David Gadeak joko dau flautea eta perkusinoa, eta Juan de Pilarrek gitarrea. Saio hau be 20:00etan izango da.

Bilboko Udaleko Kultura eta Hezkuntza Sailak antolatzen dau Musika dibertigarria da programea, bilbotarrek musikea ezagutu eta nahiko ezezagunak diran musika estilotarako zaletasuna biztea da.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu