Diego Martin Etxebarria Euskadiko Orkestra Sinfonikoa zuzentzen dabil egunotan
2012-05-11 11:29 MusikeaDiego Martin Amurrion jaio zan eta Urduñako Antzinako Andra Maria Ikastetxean egin zituan ikasketak. Datorren barikuan, 2012ko ikasleen promozinoaren aitabitxi egingo dabe eskainiko deutsien omenaldi txiki batean. Ikasketak amaitu ondoren lanbideak Alemaniara eroan eban, eta gaur egun Berlinen bizi da.
Alemaniako Semperoper antzokiaren (Dresden) azkenengo produkzinoetan musika-laguntzaile legez ibili ondoren, zuzendari gazte honek Euskadiko Orkestra Sinfonikoa zuzendu dau konbidatu legez. Hurrengo denporaldira arte Andrés Orozco-Estradak jarraituko dau zuzendari titularra izaten.
Maiatzaren 12ra arte Rimski-Korsakov, Bartok, Marquez, eta beste konpositore askoren obrak zuzenduko ditu Donostiako Teknologia Elkartegian (Miramon), helduentzako nahiz gazteagoentzako emonaldietan.
Diego Martin Amurrion jaio zan eta Urduñako Antzinako Andra Maria Ikastetxean egin zituan ikasketak. Datorren barikuan, 2012ko ikasleen promozinoaren aitabitxi egingo dabe eskainiko deutsien omenaldi txiki batean. Ikasketak amaitu ondoren lanbideak Alemaniara eroan eban, eta gaur egun Berlinen bizi da.
Euskadin amaitutakoan Bartzelonara joango da Diego Martin, CD bat grabau eta Kataluniako Musika Eskola Gorenagaz beste hainbat kontzertu eskaintzera.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!