Hiru egun folk onenagaz gozetako XI. Bidasoafolk jaialdian
2011-08-19 10:54 Musikea Gaur hasi eta domekara bitartean bitartean, hamar kontzertu izango dira Hondarribian, Irunen eta HendaianBidasoafolk jaialdiari hasierea emoteko, gaur, hilak 19, Vieux Farka Tour (21:30) eta Xabier Aburruzaga (20:30) aukeratu ditue antolatzaileak. Lehenengo hitzordua Hobndarribian izango da.
Kepa Junkera Euskadiko Orkestra Sinfonikoagaz grabetan dago egunotan
2011-08-18 10:54 MusikeaProiektua handigurakoa da, izan be, disko sinfonikoa grabeteaz gan, 2012ko martian egingo dan KlasikAt zikloaren barruko kontzertuak preparetan dabilz. Lehenengo aldia da Junkerak orkestra sinfoniko bategaz grabetan dauena.
Pennywise punkyak Simple Plan taldearen ordez Bilboko Aste Nagusian
2011-08-18 10:35 MusikeaBotika Zaharra punk mobimentuko talde nagusienetarikoaren soinuez blai izango dogu datorren domekan, hilaren 21ean, izan be, Pennywise banda estadubatuarra iragarri dabe antolatzaileek. Los Angeleseko kostaldeko Hermosa Beach urian 1988an sortutako taldea Simple Plan taldearen ordezkoa izango da.
Jackson Brownek Jabier Muguruzaren disko barrian parte hartu dau
2011-08-17 11:51 MusikeaBikote bat izenburuko diskoa, Jabier Muguruzaren 11. diskoa, Resistencia diskoetxeak kaleratuko dau.
Urko Menaia Ipar Amerikan eta Kanadan dabil kontzertuak emoten
2011-08-16 15:52 MusikeaDatozen egunotan, beste hiru hitzordu izango ditu Urko Menaiak: abuztuaren 20an, Coloradon, Denverreko Euskal Etxean; abuztuaren 25ean, New Yorken, Brooklyn-eko Euskal Etxean; eta azkena, abuztuaren 27an, Newport-en, Rhode Island Basque Club zentroan.
Donostiako Musika Hamabostaldiak Xabier Leteren omenezko kontzertua antolatu dau Arantzazun
2011-08-09 12:14 MusikeaXabier Leteren oroiminez kantaldia antolatu dau Donostiako 72. Musika Hamabostaldiak abeslari gipuzkoarra omentzeko asmoz, abuztuaren 11n, Arantzazun. Lete beraren lanak gogoratuko ditue, baina harek gogoko eban musika klasikoa bere bai. Iruñeko Ganbera Abesbatzak (Josep Cabréren zuzendaritzapean), Antton Valverdek, Pier Paul Berzaitzek, Erramun Martikorenak, Amaia Zubiriak eta Pettik hartuko dabe parte emonaldian.
Jazz doinuz beteko da Guggenheim museoa Aste Nagusian
2011-08-08 12:15 MusikeaUrtero lez, Bilboko Guggenheim museoak bat egingo dau Aste Nagusiagaz, Guggenheim Bilbao Gauak izeneko ekimenagaz. Abuztuaren 23tik 26ra bitartean, jazz musikari ezagunek kontzertuak eskainiko ditue, BBKren babesagaz. Egitaraua Edward Perezen eskutik hasiko da. New York uriko giroan kontrabaxu-jotzaile garrantzitsuenetakoa da Perez. Jazz Times eta Tomajazz aldizkari ezagunek bere soinu latza goraipatu dabe.
Donostiako Musika Hamabostaldiak 80 bat kontzertu eskainiko ditu domekatik aurrera
2011-08-05 12:12 MusikeaDomekatik aurrera, Donostiako Musika Hamabostaldiaren 72. edizinoak proposamen ugari eskainiko ditu musika zale guztientzako. Danetara 80 kontzertu atondu ditue. Antolatzaileek azaldu dabenez, ahal dan eta jente gehienarengana ailegau gura dabe. Domekan, adin eta gustu guztietarako hamar ikuskizun prestau ditue; txotxongiloek, abesbatzek, txistulariek eta jantzek beteko ditue Donostiako kaleak.
Donostiako Musika Hamabostaldiak Gasteizeraino eroango ditu Jesus Guridiren doinuak
2011-08-04 11:47 MusikeaAurten lehenengo aldiz Donostiako Musika Hamabostaldia Gasteizeraino helduko da, izan be Jesus Guriddi konpositore gasteiztarra omenduko dabe, haren heriotzaren 50. urteurrena dala eta. Araban bertan, hiru kontzertu eskainiko ditue Guridiren omenez, bata Gasteizen, bestea Araian eta hirugarrena Laudion. Musika Hamabostaldia abuztaren 7tik 31ra izango da, eta hainbat kontzertutan entzungo doguz gasteiztararren lanak.
Huecco, Vetusta Morla eta M-Clan, Ciudadela Sound 2011 jaialdian
2011-08-03 15:45 MusikeaAbuztuaren 26tik irailaren 9ra bitartean, hiru kontzertu antolatu ditu Iruñeko Udalak Ciudadela Sound 2011 egitarauaren barruan. Huecco abeslariak hasiko dau jaialdia, eta Dame vida izeneko lan barria aurkeztuko dau. Diskoa ez da lan musikala beste barik, nazinoarteko proiektu solidarioa be bada.
Urko Menaiak kontzertu birea egingo dau abuztuan Kanadan eta AEBetan
2011-08-02 11:50 MusikeaUrko Menaia kantaria hastear da North Amerikan Cultural Tour 2011, Ipar Ameriketako Euskal Etxeen Alkartearen eskutik. Kanadan eta AEBetan eskainiko ditu kontzertuak, abuztuaren 6tik aurrera. Abeslari donostiarraren lehenengo zuzenekoa Vancouver uriko Basque Club of Canada aretoan izango da.
Kaotiko taldeak disko barria grabauko dau Bilboko Aste Nagusian
2011-08-01 12:45 MusikeaKaotiko taldeak hamar urte beteko ditu laster, eta urteurrena ospatzeko Bilboko Aste Nagusian DVD-CD barria grabauko dabe. Kontzertua abuztuaren 24an izango da, Botika Zaharrean. Ikuskizun itzela eskainiko dabela aurreratu dau taldeak; ganera, hainbat musikari ospetsuren laguntzinoa eukiko dabe.
Bermeoko XXVI. Nazinoarteko Musika Asteak bost kontzertu eskainiko ditu
2011-08-01 12:15 MusikeaBermeoko XXVI. Nazinoarteko Musika Astea abian da, abuztuaren 1ean hasi eta hilaren 5era arte. Danetara, bost kontzertu izango dira aurtengo egitarauan. Lehenengo emonaldia astelehenean izango da, Acords i desacords hirukotearen eskutik, 20:00etan, Santa Maria elizan. Kontzertu guztiak leku eta ordu berean izango dira, azkenengoa izan ezean.
Bertoko eta kanpoko folka, aurtengo Bidasoafolk jaialdian
2011-07-29 13:02 MusikeaAbuztuaren 19tik 21era bitartean egingo da aurtengo Bidasoafolk jaialdia, Txingudiko badian. Hondarribiko, Irungo eta Hendaiako udalek, Bidasoa-Txingudi Mugaz Gaindiko Partzuergoagaz batera, antolatu dabe ekimena. Mota askotako folka entzun ahal izango da festibalean, besteak beste, Vieux Farka Toure musikari maliarraren eskutik.
BakioSound jaialdia, kulturen arteko topagune
2011-07-28 11:37 MusikeaBakioSound jaialdiaren laugarren edizinoa egingo dabe garagarrilaren 29an, barikua, Bakioko Bar 01 tabernan. Ekimena Guretxoko Musikarte alkarteak antolatzen dau, musikearen bitartez kulturek euren artean topo egiteko asmoagaz. Sarrerea dobakoa da. Kontzertuak 19:30ean hasiko dira. Aurtengo kartelean izen ezagunak topauko doguz, besteak beste, Eneko Mobydick, Sonic Trash, Dr. Baltz eta Sound Riders. Musikeaz gan, bestelako eskaintzea dauka aurton BakioSoundek; izan be, Social Sound osotzen daben Diana eta Fabian artisten proiekzino interaktiboek Bar 01en txoko batzuk giro ditue.
Donostiako Jazzaldia Saria, Toots Thielemans harmonika-jole belgikarrarentzat
2011-07-26 12:01 MusikeaToots Thielemans musikariarentzat izan da aurtengo Donostiako Jazzaldia Saria, eta holan bere ibilbide osoari autortzea jaso dau. Donostiako alkate Juan Karlos Izagirreren eskutik hartu eban saria 89 urteko musikari belgikarrak.
Meñakako lehenengo Reggae Festibala egingo dabe garagarrilaren 25ean
2011-07-22 15:00 MusikeaMeñakako I. Reggae Festibala egingo da garagarrilaren 25ean, Nesterika auzoan. Egitaraua 16:00etan hasiko da, AEBetako The New York Ska-Jazz Ensemble taldeak eskainiko dauen musika-tailerragaz. Taldeko Fred Reiter eta Alberto Tarin izango dira irakasleak.
Xabi Aburruzaga AEBetan dabil
2011-07-22 12:28 MusikeaEmonaldiak Buffalo-n (Wyoming) izango dira, garagarrilaren 21etik 25era bitartean The North American Basque Organizations-ek antolaturiko 2011 National Basque Festival-en (NABO 2011).
Euskal musikearen zati handi bat barruan hartzen dauen musika-banatzaile digital bat sortu dabe
2011-07-22 12:17 MusikeaPlataforma teknologiko horrek euskerazko zein erderazko ia euskal musika guztia hartzen dau barruan eta mundu guztian dago eskuragarri. Gainera, musika-banatzaile digital barriak mundu guztiko eta hainbat garaitako musika-estiloen katalogoa eskaintzen dau, milaka diskoz osotua, hain zuzen be.
2011ko Aste Nagusiko Bertoko Pop Rockaren Erakustaldian musika estilo ugari eskainiko dira
2011-07-21 14:27 MusikeaBilborocken egingo da beste urte batez Bertoko Pop Rock Erakustaldia, honezkero 26. edizinoa. Abuztuaren 20tik 27ra arte, arratsaldero, 20:00etatik aurrera, egunero bertoko Pop Rockeko banda bi agertokitik pasauko dira. Holan egingo dabe, programau diran 16 kontzertuak osotu arte.




















Barria barria be ez da,ezta?
Baina ona bai! Neure gustokue behintzet! eta aire barriak bai dakaz, tradizinoa eta oraingokoagoa...
»» Xiberoots, talde barria Baga-Bigan