BBK Banda Lehiaketearen bigarren edizinoak lau kontzertu eskainiko ditu doban

Bizkaie! 2012-08-22 11:47   Musikea

Euskal Herriko hiru banda ezagunek eta Valentzia Uriko Banden Nazinoarteko Lehiaketako irabazleak joko dabe BBK Banden II. Jaialdian. San Adriango musika-bandeak edegiko dau egitaraua, eguaztenean, Bilboko BBK Salan.

Euskal Herriko hiru banda ezagunek eta Valentzia Uriko Banden Nazinoarteko Lehiaketako irabazleak joko dabe BBK Banden II. Jaialdian. San Adriango musika-bandeak edegiko dau egitaraua, eguaztenean, Bilboko BBK Salan.

Danetara, lau saio atondu ditue, eta danak 19:00etan hasiko dira. Eguraldia lagun, emonaldiak baino lehen, 18:00etan, taldeek kalejirea egingo dabe Alondigatik.

San Adriango udal bandeak hasiko dau jaialdia, abuztuaren 22an. Taldea 1929. urtean sortu zan. Regino Navarro Velasco izan za kide guztien zuzendari eta irakasle, bai solfeoan eta bai tresna guztietan. Musikari, konpositore, organo-jotzaile eta herriko abesbatzaren zuzendaria be bazab. Reginok 1968ra arte gidatu eban bandea. Ia 30 urteko geraldiaren ostean, Fermín Luri Murok hartu eban zuzendaritzea. Etapa barri sari ugari jaso ditue, ganera.

Eguenean, Leioako Musika Bandaren txandea izango da. Marta Velasco dabe zuzendari 40 kideek. Hainbat emonaldi eskaini ditue Europan zehar, Amsterdamen, Lisboan, Berlinen, Pragan... Euskal Herrian, Zumarraga edo Errenteriako alardeetan, edo Donostiako Musika Hamabostaldian izan dira.

Abuztuaren 24an, barikua, Valentziako La Popular musika alkarteak joko dau. 1885ean sortu zan taldea. 1948 eta 1982 artean alkarteak Udako Musika Jaialdiak antolatu zituan. Ángel Gimeno Quilesek zuzentzen dau 50 musikariz osotutako taldea. Valentzia Uriko Musika Banden Nazinoarteko lehiaketan Hirugarren Sekzinoko lehen saria jaso barri dau.

Irungo Musika Bandeak zarratuko dau BBK Banden II. Jaialdia, zapatuan. 1886an Donostiako banda-lehiaketako lehenengo saria irabazi eban. Ordutik, makina bat sari jaso ditue; 1902an, barriro Donostian; 1905ean, Bilbon; 1955ean, Albin (Frantzian); 1979an, Gipuzkoako Musika Banden lehiaketan, eta 1992an Euskadiko Musika Banden lehiaketan, Zallan. Bandeak 70 musikari ditu. Iñaki Gurrutxaga Azpiazuk zuzenduko dau zapatuko kontzertua.

Emonaldi guztiak doban dira, baina sartzeko txartelak BBK Salan bertan hartu behar dira lehenago,12:00etatik 14:00etara eta 17:00etatik 20:00etara.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu