Musikea, skatea eta arte garaikidea, Miarritzeko 8. Festilasai jaialdian
2012-08-02 11:00 MusikeaFestilasai jaialdiaren 8. edizinoa egingo dabe zapatuan, abuztuaren 4an, Miarritzen. Mizanbu Gaztetxeak eta Skate Park taldeak musikea, skatea eta arte garaikideaz osotutako egitaraua antolatu dabe La Negresseko aparkalekuan, 18:00etatik aurrera.
Festilasai jaialdiaren 8. edizinoa egingo dabe zapatuan, abuztuaren 4an, Miarritzen. Mizanbu Gaztetxeak eta Skate Park taldeak musikea, skatea eta arte garaikideaz osotutako egitaraua antolatu dabe La Negresseko aparkalekuan, 18:00etatik aurrera.
Kontzertuei jagokienez, hip-hopa, elektroa eta dub-rocka izango dira nagusi, Scratch Bandits Crew, Panda Valium & Poligorn, Sakya eta Beasty BeatBox taldeen eskutik. Game Of Skateagaz abiatuko da aurtengo Festilasaia, eta igaz lez, parte-hartzaileen artean arrakasta handioa eta kalidade ona izatea espero dabe arduradunek.
Arte garaikideari jagokonez, Delwood artisteak performance egingo dau Gaztetxeko horma baten eta Point8 kolektiboko kideen erakusketak prestauko ditue.
Festilasai 18:00etan hasiko da, eta sarrerea 10 euro izango da. Euria egin ezkero, La Negresseko aparkalekuan barik, Atabal aretoan egingo dabe jaialdia.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!