Bon Jovi taldeak Donostian joko dau 2011ko garagarrilean
2010-10-27 02:00 MusikeaBon Jovi talde estadubatuarrak kontzertua eskainiko dau Donostian 2011ko garagarrilaren 29an, Circle Tour birearen jarraipenaren barruan. Zehatz esateko, Anoeta estadioan izango da Jon Bon Jovi buru dauen taldearen saioa, bere webgunean argitaratu dauenez.
'Cheap Time' estadubatuarrek kontzertua eskainiko dabe Bermeon
2010-10-26 15:36 MusikeaBermeoko Nuntxaku Gauak egitarauko beste kontzertu bat izango da bihar, urriak 27, iluntzeko 20:30ean hasita, Nuntxaku zentroan, Jose Done ikastetxe zaharreko kaperan, Cheap Time talde estadubatuarragaz eta Los Steaks bermeotarrakaz. Sarrerak 5 euroan egongo dira salgai.
'Poltsiko musikak' programeak zenbait joera barri hurreratu gura ditu ikus-entzuleakana
2010-10-21 15:33 Musikea Ekimena urriak 22-23 eat 29-30 egingo da BilbonBarrikuntza legez, aurtengo edizinoan, gitarrearen inguruan sortzen diran musika guztiei eskainitako 'Mila Musika Haria' zikloa, José María Moleroren kontzertu didaktikoagaz, eta gitarra ikasleei eta musikariei zuzendutako musika tresna horretarako erritmo eta armonia brasildar tailerra antolatu dira.
Artista gazteek hartuko dabe protagonismoa Musiketan jaialdian
2010-10-21 12:50 MusikeaUrriaren 24an hasi eta maiatzaren 29ra bitartean, hamahiru emonaldi izango dira danetara, danak domekaz, eta disko gitxi atara dituen artista gazteek hartuko dabe protagonismoa, Rory McLeod, Niamh Parsons edota Kirsty McGee, besteak beste.
'Zuzen-Zuzenean', gure musikea zure aretoan
2010-10-20 18:35 MusikeaEusko Jaurlaritzako Kultura Sailak Kultura Live zuzeneko musika areto pribatuen alkarteagaz alkarlanean Zuzen-Zuzenean ekimenaren bigarren edizinoa jarri dau martxan, udagoien honetan areto pribatuetan euskal taldeen 50 bat kontzertu eskainiko dituan musika zirkuito berezia.
Badator EH Sona
2010-10-20 13:08 MusikeaEH Sona, Bartzelonako euskal musika jaialdiak aurten hamahiru urte beteten ditu Bartzelonako Euskal Etxearen eskutik.
Txuma Murugarrenek 'B aldeko kantuak' diskoa aurkeztu dau
2010-10-19 18:25 MusikeaDiskoa egiteko orduan, 60-70eko hamarkadetako singleak izan dodaz buruan. B aldeak beti gustau izan jataz gehiago A aldeak baino, hit baten arrakastearen azpian ahaztuta gelditzen diran kantu minberati eta ahulak, horreek maite nituan gehien, eta uste dot bide horretatik joan dirala nire kantuak, B aldeko kantu arrakasta bako horreekaz zerikusi handia daukie.
'Era' izenpean, kantu zuzenak dakarz Zea Maysek
2010-10-14 15:45 MusikeaEra, hamabi abestiz osotua, Mungiako Lamiña Producciones-en grabau dabe Jose Lastra soinu teknikaria izan dalarik eta Tony Cousins-ek masterizau dau Londreseko Metropolis Group estudioetan.
Brain Pollution eta The Wyns Italiako taldeek Bilborocken joko dabe
2010-10-14 10:46 MusikeaBrain Pollution eta The Wyns Italiako taldeek Bilborocken (Mesedeetako kaia, 1, Bilbo) joko dabe gaur, hilak 14, 20:00etan hasita, Bilboko Udaleko Enplegu, Gazteria eta Kirol Sailak eta Torino eta Vareseko udalek sinatutako hitzarmenari esker. Kontzertua dobanekoa da.
60ko hamarkadako euskal kantak batu ditu Elkarrek 'Euskal Herriko Lur Maitea' diskoan
2010-10-13 11:53 MusikeaEuskal Herriko Lur Maitea, 1960 hamarraldiaren amaieratik 1980ko hamarraldiaren hasierara bitartean argitaratutako hainbat erregistro musikalen laburpena aurkeztuko dau Elkar diskoetxeak eguen honetan, urriak 14, Donostian. Ondoren, arratsaldean, Bilbon, zuzeneko emonaldia eskainiko dabe Txomin Artolak, Niko Etxartek eta Gontzal Mendibilek.
Bizardunak talde nafarra bigarren diskoa grabetan hasiko da urriaren 10ean
2010-10-08 12:54 MusikeaCD honetako aurrerapen moduan, Bizardunak taldekoek oparitxu bat itxi euskuen zuzenean grabautako abesti honegaz: Ardo gorri naparra, musutruk deskargau zeinkiena (Aurtengo Gorakada 2.0 produkzino digitaletik atarata).
Monkey Week, Euskadiko Soinuak-entzat indie aukerea
2010-10-07 02:00 MusikeaEuskadiko Soinuak-ek urriaren 8tik 12ra egingo dan Monkey Week, musika topaketa profesionalaren bigarren edizinoan hartuko dau parte eta Mursego eta Elkano Browning Cream aurkeztuko ditu zuzenean. Audience eta Ainara LeGardonen kontzertuak be egongo dira, besteak beste.
'Lovin' Gaztea', 20 urte, 20 kantu, Gaztearen XX. urteurrenaren harian
2010-10-06 15:31 MusikeaGazteen uniberso musikalaren eboluzinoaren gaurkotasunari jarraitu deutson Gaztea irratiaren 20. urteurrena da aurten eta zeozelan ospatzeko 20 kantuz osotutako 'Lovin' Gaztea' izenburuko diskoa plazaratu dabe, euskal musikearen azken hogei urteotako ibilbidea marraztuz.
'Nuntxaku Gauak' bueltauko dira eguen honetan, urriak 7
2010-10-06 12:44 MusikeaNuntxaku Kultur Alkarteak Bermeon antolatzen dauen 'Nuntxaku Gauak' kontzertuen zikloaren zazpigarren denporaldia hasiko da eguen honetan, urriak 7, Quintron & Miss Pussycat bikote estadubatuarrak eskainiko dauen emonaldiagaz. Kontzertua arratsaldeko 20:30ean hasiko da, Eureka Hot IV talde bermeotarragaz, eta 5 euroan erosi ahal izango da sarrerea.
Kontzertuen barri emongo dauen webgunea jarri dabe martxan
2010-10-06 11:55 Musikea www.musikazuzenean.comKoldo Otamendi musikazale eta kazetariak -El Tubo, Entzun, Egin, Gara...-, euskal areto, plaza, gaztetxe edota bestelako guneetan antolatzen diran kontzertu kopuruaz jaubetuta, horreen guztien barri emoten dauen webgunea jarri dau martxan: www.musikazuzenean.com
Barricada, La Polla Records, Kortatu, Cicatriz, Mikel Laboa eta Ruper Ordorika, biniloan
2010-10-04 15:48 Musikea Urriaren 8an, kaleanElkar diskoetxeak gure musikaren ibilbidean oraindino be erreferentzia diran hainbat disko bere jatorrizko euskarrian eta formatuan argitaratuko ditu barriro, biniloan hain zuzen be. 'Gure iturburuak hobeto ezagutzeko aukerea izango dogu eta, ondorioz, orainaldia hobeto ulertzeko balioko dau'.
Esku-soinuaren eta txistuaren arnasa jaso dabe Aitor Furundarenak eta Garikoitz Mendizabalek
2010-09-30 15:56 MusikeaAitor Furundarenak eta Garikoitz Mendizabalek esku-soinua eta txistua oinarri daben konposizinoak aurkeztu ditue 'Arnasa' izeneko diskoan. Elkar diskoetxearen eskutik, alaitasuna, hausnarketea eta jantzarako gogoa dakar lanak, 'sustraiei eutsiz, etorkizunari begiratuz', diskoetxeko Anjel Valdesen esanetan.
'Getxo Zuzenean-Getxo Live' zirkuitua, udalerriko pop-rock taldeak sustatzeko asmoz
2010-09-30 15:35 Musikea'Bertoko taldeei eta publikoaren aurrean joteko aukerarik ez daben udalerriko gazte guztiei aukera hori emon nahi deutsegu', adierazo dau Imanol Landa Getxoko alkate jn.ak.
Quique Gonzalezek 'Daiquiri Blues' aurkeztuko dau Bilbon
2010-09-30 11:41 MusikeaQuique González abeslari madrildarra Arriaga Antzokiko programazinoaren protagonista izango da datorren zemendiaren 17an. Arratsaldeko 20:00etan, Quique Gonzálezek zuzenean aurkeztuko dau 'Daiquiri Blues', bere azken diskoa eta bere ibilbideko zortzigarrena.
Josu Bergara bakarlariak 'Beldurra' bideoklipa aurkeztu dau
2010-09-29 18:46 Musikea'Beldurra' Nora zoaz (2009) diskoaren bigarren singlea da eta hor kantautorearen gitarra eta ahotsa dira nagusi, Jokin Lacalle-ren bibolinaren laguntzinoagaz.
Barria barria be ez da,ezta?
Baina ona bai! Neure gustokue behintzet! eta aire barriak bai dakaz, tradizinoa eta oraingokoagoa...
»» Xiberoots, talde barria Baga-Bigan