Danetariko musikea Miarritzeko Big jaialdiaren laugarren edizinoan
2012-07-18 11:24 MusikeaMiarritzeko Big jaialdiak gaur ekingo deutso laugarren edizinoari. Audience, Stuck in the Sound, King Charles eta Toma taldeek estreinauko dabe aurtengo egitaraua, 20:00etan, Atabal aretoan. Garagarrilaren 22ra arte hainbat estilotako musikariek joko dabe festibalean, besteak beste, M83k, De la Soulek eta The Rapturek.
Miarritzeko Big jaialdiak gaur ekingo deutso laugarren edizinoari. Audience, Stuck in the Sound, King Charles eta Toma taldeek estreinauko dabe aurtengo egitaraua, 20:00etan, Atabal aretoan. Garagarrilaren 22ra arte hainbat estilotako musikariek joko dabe festibalean, besteak beste, M83k, De la Soulek eta The Rapturek.
Pete Doherty abeslari britainarra jaialdiko kartelburuetakoa zan, baina asteon jakinarazo dauenez, ez dau kontzerturik emongo, osasun arazoak dirala eta. Festibaleko antolatzaileek aurtengo musikarien estilo aniztasuna nabarmendu dabe. Danetara, berrogei taldek joko dabe Miarritzen. Laugarren aldi honetan hiru euskal talde izango dira, Audience, Berri Txarrak eta Garamendi.
Aurreko urtean, 16.000 ikusle batu ziran Big jaialdian, eta aurten 20.000 lagunentzako lekua prestau dabe antolatzaileek. Kontzertuak hiru tokitan egingo dira: Atabal aretoan, Irati erakustokian eta Agilera estadioan.
Garagarrilaren 18an, Stuck in the Sound, King Charlesm, Toma eta Audience bandek Atabal aretoan joko dabe, 20:00etan. Hilaren 19an, Irati erakustokian, Birdy Nam Nam, The Rapture, Sebastien Tellier, Yuksek, Digitalism eta Fuel Fandango izango dira, 20:00etatik aurrera. Barikuan, garagarrilaren 20an, Louis Bertignac, Izia, Berri Txarrak, Citizens!, La Femme eta Joe La Reina taldeen txandea izango da, Iratin. Eta, zapatuan, 19:00etatik aurrera, Aguilera estadioan, De la Soule, Shaka Ponk, Joeystarr, M83, Skip the use, Garamendi eta Thee Brandy hips zuzenean izango dira.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!