109.178 lagun, aurreko marka guztiak txiki itxi ditu aurten Bilbao BBK Live jaialdiak

Bizkaie! 2012-07-16 15:17   Musikea

109.178 lagun batu dira aurtengo Bilbao BBK Liven, errekor barria lortu dau jaialdiak. Igaz, 103.083 musikazale izan ziran; edizino honetan beraz, sei mila lagun gehiago hurreratu dira Kobetamendira. Barikua izan zan egunik jentetsuena.

109.178 lagun batu dira aurtengo Bilbao BBK Liven, errekor barria lortu dau jaialdiak. Igaz, 103.083 musikazale izan ziran; edizino honetan beraz, sei mila lagun gehiago hurreratu dira Kobetamendira. Barikua izan zan egunik jentetsuena.

Hiru egunez, garagarrilaren 19tik 21era, topera egon dira Kobetamendiko landak. Jente gehien barikuan izan zan, 39.476 persona, hain zuzen be, antolatzaileek jakinarazo dabenez. Radiohead taldea izan zan karteblburua egun horretan. Talde ingelesaz gan, Snow Patrol, Bloc Party, James Murphy, The Maccbees, Belako, La habitación roja eta McEnroe bandek jo eben.

Lehenengo egunean, eguenean, 36.842 lagun batu ziran, The Cure mitikoak entzuteko prest. Zea Mays, The Kooks, Mumford & Sons, Vetusta Morla, Noah & the Whale eta Warpaint taldeak be egunean zehar izan ziran.

Zapatuan amaitu zan jaialdia, 32.860 personako marka ederragaz. Garbage eta Keane kartelburuekaz batera, ondokoak izan ziran zuzenean: Glasvegas, Sum 41, Lauroba, Rhe View, Eli Paperboy Reed, Corizonas, The Big Pink eta The inspector Cluzo & Fb´s Horns.

Bilbao BBK Liven aurtengo edizinoaren balorazino sano ona egin dabe antolatzaileek. Erakunde, babesle, laguntzaile eta komunikabideei, eta batez be publikoari eskerrak emon deutsiez.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu