Eli 'Paperboy' Reed eta Supersubmarina, Bilbao BBK Live Bereziak zikloan
2012-07-13 12:00 MusikeaEli Paperboy Reed eta Supersubmarina taldeek Bilboko BBK Salan, Bilbao BBK Live Bereziak zikloaren barruan. Eli Paperboy Reedek barikuan joko dau, 12:00etan; eta, Supersubmarinak, zapatuan, ordu berean.
Eli Paperboy Reed eta Supersubmarina taldeek Bilboko BBK Salan, Bilbao BBK Live Bereziak zikloaren barruan. Eli Paperboy Reedek barikuan joko dau, 12:00etan; eta, Supersubmarinak, zapatuan, ordu berean.
Kobetamendiko Bilbao BBK Live jaialdiren osogarria eta alternartibea izateko asmoz antolatu dabe zikloa. Antolatzaileen helburua jaialdia aberastea da, gune eta formato intimoak Bilbo erdi-erdian eskainiz. Barikuko kontzertuko sarrerak 10 euroan dagoz salgai, eta zapatukoak, 15ean.
Eli Paperboy Reed soulman ezagunak garagarrilaren 13an, barikuan, eskainiko dau kontzertua. AEBetako Boston uriko gitarrista eta abeslariak hiru disko argitaratu ditu, eta danek arrakasta nabarmena izan dabe. Soul eta rhythm & blues musikeari aire barriak ekarri eutsozan, aditu askoren eretxiz. Musikari autodidaktea da. Paperboy ezizena haren aititarena izan zan txapela aldean eroateko modu bereziagaitik jaso eban.
Zapatuan, Supersubmarina taldearen txandea izango da. Espainiako Baeza herriko laukoteak bere bigarren diskoa aurkeztuko dau , Santacruz. Orain hiru urte, bai entzuleek bai kritikariek harrera ona egin eutsen Cientocero eta Supersubmarina EPeei.
Ikusi argazki guztiak handiago
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!