WOP Jaialdiak The Dream Syndicate, The Jayhawks, eta Doctor Deseo taldeak batuko ditu Bilbon

Nagore Ferreira Zamalloa 2012-07-19 15:46   Musikea

WOP The Walk On Project Jaialdiak irailaren 28 eta 29ko kartel ia osoa aurkeztu dau Bilbon. Irailaren 28an eta 29an, besteak beste, The Dream Syndicate, The Jayhawks, El Inquilino Comunista eta Doctor Deseo taldeek joko dabe Bilboko La Casilla kiroldegian. Irabaziak neuroendekapenezko gaixotasunetan terapiak ikertzeko erabiliko dira.

WOP The Walk On Project Jaialdiak irailaren 28 eta 29ko kartel ia osoa aurkeztu dau Bilbon. Irailaren 28an eta 29an, besteak beste, The Dream Syndicate, The Jayhawks, El Inquilino Comunista eta Doctor Deseo taldeek joko dabe Bilboko La Casilla kiroldegian. Mikel Renteriak, Mentxu Mendietak eta Francis Diezek (Doctor Deseo) emon ditue jaialdiaren zehastasunak.

Mikel eta Mentxuren seme-alabetako batek, Jontxuk, adrenoleucodistrofia dauka, buruko endekapenezko gaixotasuna. 2008an emon eutsien diagnostikoa, eta ordutik neuroendekapenezko gaixotasunanen ikerketak bultzatzeko burrukan dabilz. WOP Jaialdia bide horretan aurrera egiteko asmoz abiatu zan igaz, Durangon.

Hau ez da Jontxuren aldeko musika jaialdia. Gaixotasun horren terapien ganeko ikerketak sustatzea da gure helburua, argitu da aurkezpenaren hasieran Mikel Renteriak. 2008ko urriaren 13an emon eutsen barri txarra, eta egun horren ganean sortutako kanteagaz ekin deutso The WOP Bandek aurkezpenari.

Irailaren 28an, Los Enemigos, Doctor Deseo eta El Inquilino Comunista taldeek joko da La Casillan. Doctor Deseoko abeslari Francis Diez kontzertua ilusino handiz hartu dabela autortu dau, oso pozik gagoz holango proiektu baten partze hartzearren.

Ez da ongintzazko kontzertua izango, hau da, artista guztiek kobrauko dabe, eta etekinak ikerketa proiektuetara bideratuko dira. Gaur egungo egoeran holan arriskua hartzen dauen jentea egotea, holango indarra daukan jentea topetea, benetan be gauza handia da, ganeratu dau Francisek.

Doctor Deseok kontzertu berezia emongo dauela aurreratu dau Francisek, izan be tarte luze baten ez dabe beste zuzenekorik izango Bilbon, 2014ra arte hain zuzen be ez dabe urian joko. Antzokietako magia izango da, baina puntu emozional desbardinagaz.

Zapatuan, irailaren 29an, The Dream Syndicate, The Jayhawks eta The WOP Banden txandea izango da. Renteriak berak gogoratu dauenez, The Dream Syndicatek ez dau Bilbon jo 1988tik. Ganera, irailean hogeita hamar urte beteko dira 'The Days of Wine And Roses' diskoa kaleratu ebenetik, azaldu dau. Oraindino kartela ez da itxi, talde bi falta dira, baina laster konfirmauko ditue.

Musikeaz aparte, familiagaz ondo pasetako hainbat jarduera prestau ditue. Umeentzako tailerrak eta puzgarriak, herri bazkaria, rockodromoa... eta beste makina bat ekintza izango dira aukeran. Familian gozetako aukerea emon gura dogu, nabarmendu dau Mentxu Mendietak. Horregaitik, helduekaz batera doazean 14 urtetik beherako umeek ez dabe sarrerarik ordaindu beharko.

Bilboko WOP Jaialdiko irabaziak, igazko DuranWOPekoak legez, neuroendekapenezko gaixotasunetan terapiak ikertzen dituen proiektuak finantzetako erabiliko dira. Aurten, alkartearen bitartez 160.000 euro jaso ditue proiektu bik.

Jaialdiko sarrerak salgai dagoz daborduko, BBKren kutxazainetan, www.ticketmaster.es eta www.walkonfestival.com guneetan. Irailaren 18ko sarrereak 25 euro balio ditu, eta zapatukoak, 35 euro; egun birako bonoak, barriz, 45 euro. Irailaren 1etik aurrera prezioak karuagoak izango dira, BEZaren igoerea dala eta. Prezioa igon egin beharko dogu -esan dau Renteriak- ez daukagu beste aukerarik.

The Walk On Project ekimenaren ganeko informazino osoa, hemen: www.walkonproject.org

Ikusi argazki guztiak handiago

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu