7.500 lagunek ikusiko dabe Bob Dylan zuzenean Bilbon

Bizkaie! 2012-07-10 12:24   Musikea

Musikea jaun eta jabe izango da egunotan Bilbon, eguaztenetik aurrera. Bob Dylanek ekingo deutso lehenengo, Guggenheim museoko zabalgunean, eguaztenean bertan. Eta eguenean, Bilbao BBK Live jaialdiak The Cure taldeagaz edegiko dau Kobetamendiko eszenatokia.

Musikea jaun eta jabe izango da egunotan Bilbon, eguaztenetik aurrera. Bob Dylanek ekingo deutso lehenengo, Guggenheim museoko zabalgunean, eguaztenean bertan. Eta eguenean, Bilbao BBK Live jaialdiak The Cure taldeagaz edegiko dau Kobetamendiko eszenatokia. Eskaintza zabala, beraz, Bilbon domekera arte.

5.000 lagunentzako lekua nahikoa ez, eta 2.500 gehiago ipini ditu salgai Guggenheim museoak. Bob Dylan ikusteko eskaera sko egon dirala-eta sarrerak gehitzeko ebatsia hartu dabe egunotan antolatzaileek. Bilbao BBK Live jaialdiaren atariko kontzertua izangon da, Guggenheim museoaren 15. urteurrena ospatzeko ekitaldien barruan. Like a Rolling Stone eta Blowin' In The Wind kanta ezagunen egileak 21:00etan hasiko dau emonaldia.

Dylanen kontzertuko sarrerak 45 edo 85 euroan dagoz salgai, baina prezio horri banaketa gastuak gehitu behar jakoz. BBKren zerbitzu anitzeko kutxazainetan, 944 310 310 telefonoan, BBKren webgunean eta Ticketmasterren erosi daitekez.

Bob Dylanen ostean, eguenean Kobetamendin zazpigarren Bilbao BBK Live jaialdiko ateak edegiko ditue. The Cure, Radiohead, Keane eta beste hainbat artista izango dira bertan, garagarrilaren 12tik 14ra bitartean. Lehenengo eguneko kartelburua The Cure taldea izango da, egun berean joko dabe, besteak beste, Snow Patrol, Bloc Party, James Murphy, The Maccabbees eta Pat Mahoney. Gaztea Maketa Lehiaketa Belako talde mungiarrak be eguenean eskainiko dau kontzertua.

Barikuko kartelburua Radiohead da, baina beste makina bat talde iznago dira Kobetamendin, tartean, The Kooks, Mumford & Sons, Vetusta Morla, Four Tet, Noah & The Whale eta Zea Mays talde bilbotarra. Garbage eta Keane dira zapatuko izen nagusiak. Glasvegas, Sum 41, The View, Corizonas, Eli Paperboy Reed eta Enter Shikari bandek be zapatuan joko dabe.

Jaialdiko antolatzaileek egunotako azpiegituren barri emon dabe. Kobetamendiko guneak 100.00 metro koadro eukiko ditu; horreetatik 40.000 kanpaldirako izango dira, eta 5.000 lagunentzako egongo da. Danetara, 120 komun eta 8 barra ipiniko ditue. Janari eskaintza zabala egongo da, taloak, hanburgesak, ogitartekoak eta abar.

Kobetamendira joateko debaldeko autobusak egongo dira, Barakaldoko BECetik eta Bilboko San Mames ingurutik abiatuta. Segurtasunari jagokonez, 140 udaltzain eta zaindari pribadu izango dira.

Bilbao BBk Live jaialdiko egitarau eta bestelako informazinoa, hemen.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu