Hallé orkestreak abiatuko dau barikuan Donostiako 73. Musika Hamabostaldia
2012-08-02 15:23 MusikeaDonostiako 73. Musika Hamabostaldia abuztuaren 3an abiatuko da, Hallé Erresuma Batuko orkestra sinfoniko profesional zaharrenaren eskutik. Danetara, 63 kontzertu izango dira, eta horreetako hamar, doban. Egitaraua irailaren 2an amaituko da.
Donostiako 73. Musika Hamabostaldia abuztuaren 3an abiatuko da, Hallé Erresuma Batuko orkestra sinfoniko profesional zaharrenaren eskutik. Danetara, 63 kontzertu izango dira, eta horreetako hamar, doban. Egitaraua irailaren 2an amaituko da, Claude Debussy konpositore frantsesa ardatz.
Eszenatoki ugari izango ditu aurten be Hamabostaldiak, besteak beste, Bulebarra, Alderdi Eder eta Urdaneta kaleak, MIramar eta Aieteko jauregiak, Kursaala eta San Telmo Museoa. Hamabostaldi Solidarioa ekimenaren barruan, Zorroaga, Berio eta Txara II zaharren egoitzetan be, kontzertuak izango dira. Hamabostaldi Ibiltariari esker Gasteizera eta Gipuzkoako hainbat herritara zabalduko da egitaraua.
Halle orkestreaz aparte, barikuan, Easoko Eskolaniak, Aurora Parra sopranoak eta Natalia Lunar mezzosopranoak, eta Ana Schwedhelm sopranoak eta Elias Benito pianisteak emonaldiak eskainiko ditue. Musikeneko Perkuenea taldea 12:00etan estreinauko dau egitaraua, Urdaneta kalean, eta Errenteriako Landarbaso abesbatzak zerratuko dau, 20:30ean, San Telmo museoan.
73. Musika Hamabostaldian Debussyren lanez gan, Ravel, Satie, Fauré eta Paul Dukasen sorkuntzak be entzungai izango dira. Abuztuaren 17an Pascal Rophérek Euskadiko Orkestra Sinfonikoa eta Andra Mari korala zuzenduko ditu, eta Francisco Escuderoren Illeta oratorioa interpretauko dabe, Marta Zabaleta piano-jotzaileagaz.
Aurten, 2011n baino emonaldi bi gitxiago antolatu ditue, izan be aurrekontua 3 milioi euro pasautxutik 2.850.000 eurora bajatu dabe eta. Ekarpen pribaduek publikoek baino pisu handiagoa euki dabe lehenengo aldiz.
Egitarau osoa, hemen.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!