'Bilboko jaiak' eta 'Bilbao está precioso' lanek irabazi dabe 2012ko Bilbainada Lehiaketea

Bizkaie! 2012-07-16 18:25   Musikea

José María Larrazabalek idatzitako Bilboko jaiak eta Matías Berrocal Moreren Bilbao está precioso lanek irabazi dabe 2012ko XXIV. Bilbainada Lehiaketea, euskerazko eta gaztelaniazko kategorietan, hurranez hurran.

José María Larrazabalek idatzitako Bilboko jaiak eta Matías Berrocal Moreren Bilbao está precioso lanek irabazi dabe 2012ko XXIV. Bilbainada Lehiaketea, euskerazko eta gaztelaniazko kategorietan, hurranez hurran. Irabazle biei 1.000 eurona eta garaikurra jasoko ditue. 33 abesti barri aurkeztu dira sariketan.

Bai Larrazabalek bai Berrocalek lehenengo bider irabazi ditue lehiaketako lehenengo sariak. Antolatzaileen ustez, holan genero honetan konposatzaile barriak dagozala ikusten da. Edizino honetan, ohorezko sari bi banatu ditue, bata Los Cinco Bilbaínos taldeari, eta bestea, Iñaki Azkuna alkateari, bilbainaden alde egindako lanagaitik.

Irabazleez aparte, zortzi akzesit emon ditu epaimahaiak, ondokoei: Si el cielo está en Bilbao, David Sainz Llanes eta Jon López Sanjurjo; Yo también soy de Bilbao, Patxi González; Zatoz Bilbora, Karmelo Sarrionaindia eta Xavier Zamudio; Bilbao engancha, Roberto Mericaechevarria; Bilbao se escribe con 'B', Aurelio Marroquín Gómez; El techo de Euskadi, Juan Carlos Pichel; Canción a Bilbao, Jesús Marcos Garde; eta, Añoranza botxera, Jesús Lejarza eta Roberto Mericaechevarria. 415 euro jasoko ditu bakotxak.

Sari banaketa ekitaldia Aste Nagusiko barikuan, abuztuaren 24an, egingo dabe Kasilda Iturrizar parkeko Pergolan, 12:00etan, egun horretako bilbainada kontzertuaren aurretik. Sariak Bilboko alkate Iñaki Azkunak eta Udaleko beste kide batzuek banatuko ditue. Saritutako lanak CD batean grabauko dira, eta diskoa Arriaga antzokiko abenduko galan aurkeztuko da.

2012ko epaimahaiko kideak Ibone Bengoetxea BilbokoKultura eta Hezkuntza Zinegotzia, Iñaki Uranga abeslaria, Txomin Mugika Bilbaomusikako kudeatzailea, Jon Allende abeslaria eta Amagoia Loroño akordeoi-jotzailea izan dira.

Igazko irabazleak Karmelo Sarrionandia eta Xabier Zamudioren Bilbo Bilbo eta Txaro San Juan eta Fernando Ibarraren Rincones de Bilbao izan ziran.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu