Donostiako Musika Hamabostaldiak Xabier Leteren omenezko kontzertua antolatu dau Arantzazun

Bizkaie! 2011-08-09 12:14   Musikea

Xabier Leteren oroiminez kantaldia antolatu dau Donostiako 72. Musika Hamabostaldiak abeslari gipuzkoarra omentzeko asmoz, abuztuaren 11n, Arantzazun. Lete beraren lanak gogoratuko ditue, baina harek gogoko eban musika klasikoa bere bai. Iruñeko Ganbera Abesbatzak (Josep Cabréren zuzendaritzapean), Antton Valverdek, Pier Paul Berzaitzek, Erramun Martikorenak, Amaia Zubiriak eta Pettik hartuko dabe parte emonaldian.

Jazz doinuz beteko da Guggenheim museoa Aste Nagusian

Bizkaie! 2011-08-08 12:15   Musikea

Urtero lez, Bilboko Guggenheim museoak bat egingo dau Aste Nagusiagaz, Guggenheim Bilbao Gauak izeneko ekimenagaz. Abuztuaren 23tik 26ra bitartean, jazz musikari ezagunek kontzertuak eskainiko ditue, BBKren babesagaz. Egitaraua Edward Perezen eskutik hasiko da. New York uriko giroan kontrabaxu-jotzaile garrantzitsuenetakoa da Perez. Jazz Times eta Tomajazz aldizkari ezagunek bere soinu latza goraipatu dabe.

Donostiako Musika Hamabostaldiak 80 bat kontzertu eskainiko ditu domekatik aurrera

Bizkaie! 2011-08-05 12:12   Musikea

Domekatik aurrera, Donostiako Musika Hamabostaldiaren 72. edizinoak proposamen ugari eskainiko ditu musika zale guztientzako. Danetara 80 kontzertu atondu ditue. Antolatzaileek azaldu dabenez, ahal dan eta jente gehienarengana ailegau gura dabe. Domekan, adin eta gustu guztietarako hamar ikuskizun prestau ditue; txotxongiloek, abesbatzek, txistulariek eta jantzek beteko ditue Donostiako kaleak.

Donostiako Musika Hamabostaldiak Gasteizeraino eroango ditu Jesus Guridiren doinuak

Bizkaie! 2011-08-04 11:47   Musikea

Aurten lehenengo aldiz Donostiako Musika Hamabostaldia Gasteizeraino helduko da, izan be Jesus Guriddi konpositore gasteiztarra omenduko dabe, haren heriotzaren 50. urteurrena dala eta. Araban bertan, hiru kontzertu eskainiko ditue Guridiren omenez, bata Gasteizen, bestea Araian eta hirugarrena Laudion. Musika Hamabostaldia abuztaren 7tik 31ra izango da, eta hainbat kontzertutan entzungo doguz gasteiztararren lanak.

Huecco, Vetusta Morla eta M-Clan, Ciudadela Sound 2011 jaialdian

Bizkaie! 2011-08-03 15:45   Musikea

Abuztuaren 26tik irailaren 9ra bitartean, hiru kontzertu antolatu ditu Iruñeko Udalak Ciudadela Sound 2011 egitarauaren barruan. Huecco abeslariak hasiko dau jaialdia, eta Dame vida izeneko lan barria aurkeztuko dau. Diskoa ez da lan musikala beste barik, nazinoarteko proiektu solidarioa be bada.

Urko Menaiak kontzertu birea egingo dau abuztuan Kanadan eta AEBetan

Bizkaie! 2011-08-02 11:50   Musikea

Urko Menaia kantaria hastear da North Amerikan Cultural Tour 2011, Ipar Ameriketako Euskal Etxeen Alkartearen eskutik. Kanadan eta AEBetan eskainiko ditu kontzertuak, abuztuaren 6tik aurrera. Abeslari donostiarraren lehenengo zuzenekoa Vancouver uriko Basque Club of Canada aretoan izango da.

Kaotiko taldeak disko barria grabauko dau Bilboko Aste Nagusian

Bizkaie! 2011-08-01 12:45   Musikea

Kaotiko taldeak hamar urte beteko ditu laster, eta urteurrena ospatzeko Bilboko Aste Nagusian DVD-CD barria grabauko dabe. Kontzertua abuztuaren 24an izango da, Botika Zaharrean. Ikuskizun itzela eskainiko dabela aurreratu dau taldeak; ganera, hainbat musikari ospetsuren laguntzinoa eukiko dabe.

Bermeoko XXVI. Nazinoarteko Musika Asteak bost kontzertu eskainiko ditu

Bizkaie! 2011-08-01 12:15   Musikea

Bermeoko XXVI. Nazinoarteko Musika Astea abian da, abuztuaren 1ean hasi eta hilaren 5era arte. Danetara, bost kontzertu izango dira aurtengo egitarauan. Lehenengo emonaldia astelehenean izango da, Acords i desacords hirukotearen eskutik, 20:00etan, Santa Maria elizan. Kontzertu guztiak leku eta ordu berean izango dira, azkenengoa izan ezean.

Bertoko eta kanpoko folka, aurtengo Bidasoafolk jaialdian

Bizkaie! 2011-07-29 13:02   Musikea

Abuztuaren 19tik 21era bitartean egingo da aurtengo Bidasoafolk jaialdia, Txingudiko badian. Hondarribiko, Irungo eta Hendaiako udalek, Bidasoa-Txingudi Mugaz Gaindiko Partzuergoagaz batera, antolatu dabe ekimena. Mota askotako folka entzun ahal izango da festibalean, besteak beste, Vieux Farka Toure musikari maliarraren eskutik.

BakioSound jaialdia, kulturen arteko topagune

Bizkaie! 2011-07-28 11:37   Musikea

BakioSound jaialdiaren laugarren edizinoa egingo dabe garagarrilaren 29an, barikua, Bakioko Bar 01 tabernan. Ekimena Guretxoko Musikarte alkarteak antolatzen dau, musikearen bitartez kulturek euren artean topo egiteko asmoagaz. Sarrerea dobakoa da. Kontzertuak 19:30ean hasiko dira. Aurtengo kartelean izen ezagunak topauko doguz, besteak beste, Eneko Mobydick, Sonic Trash, Dr. Baltz eta Sound Riders. Musikeaz gan, bestelako eskaintzea dauka aurton BakioSoundek; izan be, Social Sound osotzen daben Diana eta Fabian artisten proiekzino interaktiboek Bar 01en txoko batzuk giro ditue.

Donostiako Jazzaldia Saria, Toots Thielemans harmonika-jole belgikarrarentzat

Bizkaie! 2011-07-26 12:01   Musikea

Toots Thielemans musikariarentzat izan da aurtengo Donostiako Jazzaldia Saria, eta holan bere ibilbide osoari autortzea jaso dau. Donostiako alkate Juan Karlos Izagirreren eskutik hartu eban saria 89 urteko musikari belgikarrak.

MeƱakako lehenengo Reggae Festibala egingo dabe garagarrilaren 25ean

Bizkaie! 2011-07-22 15:00   Musikea

Meñakako I. Reggae Festibala egingo da garagarrilaren 25ean, Nesterika auzoan. Egitaraua 16:00etan hasiko da, AEBetako The New York Ska-Jazz Ensemble taldeak eskainiko dauen musika-tailerragaz. Taldeko Fred Reiter eta Alberto Tarin izango dira irakasleak.

Xabi Aburruzaga AEBetan dabil

Bizkaie! 2011-07-22 12:28   Musikea

Emonaldiak Buffalo-n (Wyoming) izango dira, garagarrilaren 21etik 25era bitartean The North American Basque Organizations-ek antolaturiko 2011 National Basque Festival-en (NABO 2011).

Euskal musikearen zati handi bat barruan hartzen dauen musika-banatzaile digital bat sortu dabe

Bizkaie! 2011-07-22 12:17   Musikea

Plataforma teknologiko horrek euskerazko zein erderazko ia euskal musika guztia hartzen dau barruan eta mundu guztian dago eskuragarri. Gainera, musika-banatzaile digital barriak mundu guztiko eta hainbat garaitako musika-estiloen katalogoa eskaintzen dau, milaka diskoz osotua, hain zuzen be.

2011ko Aste Nagusiko Bertoko Pop Rockaren Erakustaldian musika estilo ugari eskainiko dira

Bizkaie! 2011-07-21 14:27   Musikea

Bilborocken egingo da beste urte batez Bertoko Pop Rock Erakustaldia, honezkero 26. edizinoa. Abuztuaren 20tik 27ra arte, arratsaldero, 20:00etatik aurrera, egunero bertoko Pop Rockeko banda bi agertokitik pasauko dira. Holan egingo dabe, programau diran 16 kontzertuak osotu arte.

Europako pop musika talderik onenak Miarritzeko Big Festivalen batuko dira

Bizkaie! 2011-07-20 14:00   Musikea

Lau egunez Europako pop musika talderik onenetakoak Miarritzeko Big Festivalen izango dira, garagarrilaren 20tik 23ra bitartean. Hirugarren aldiz, Miarritzeko hainbat aretok egitarau betea eskainiko dabe. Aurten, danetara, berrogei bat talde batuko dira.

»» Ikusi argazki guztiak (5)

'Bilbo Bilbo' eta 'Rincones de Bilbao' abestiek irabazi dabe XXII. Bilbainada Lehiaketea

Bizkaie! 2011-07-20 12:45   Musikea

Txaro San Juanen eta Fernando Ibarraren Rincones de Bilbao abestiak irabazi dau XXII. Bilbainada Lehiaketea, epaimahaiak jakinarazo dauenez. Lehenengo aldia da lehiaketea irabazten dabena. Euskerazko bilbainada onena, barriz, Karmelo Sarrionandiak eta Xabier Zamudiok idatzitako Bilbo Bilbo izan da. Sarituek 1.000 euro eta garaikurra jasoko ditue.

Berri Txarrak Independent Music Awards-en saritua

Bizkaie! 2011-07-20 12:41   Musikea

Bien bitartean, Berri Txarrak taldea disko barria preparetan dago eta zuzenekoak eskaintzen. Hurrengoak ondokoak izango dira: abuztuaren 4an, Getxon, Erromon, txosnetan; abuztuaren 6an, Arzuan, Galizian; abuztuaren 14an, Donostian, Saguesen; abuztuaren 15ean, Tafallan; eta abuztuaren 16an, Gernikan.

Afrikak eta Euskal Herriak bat egingo dabe Errobiko Festibalean

Bizkaie! 2011-07-19 14:59   Musikea

Errobiko Festibalaren hamaseigarren edizinoa garagarrilaren 21ean hasi eta 24an amaituko da, Itsasun. Aurtengo ohorezko konbidaua Afrika izango da. Afrika-Euskal Herria - Iturrien bideetan lemapean, kontzertuak, tailerrak eta erakusketak antolatu ditu Ezkandrai alkarteak.

»» Ikusi argazki guztiak (4)

'Dantza kontra dantza', jantzaz eta musikaz gozetako proposamen barria aurkeztu dau Oskorrik

Nagore Ferreira Zamalloa 2011-07-15 15:30   Musikea

Lagun batek aspaldi emondako partitura zahar batzuk izan dira Oskorriren Dantza kontra dantza lan barriaren abiapuntua. Juan Ignacio Iztuetak jasotako jantzak dira danak, baina Oskorrik moldatu eta egokitu egin ditu bere erara. Jenteak musikeagaz gozetea eta jantzan egitea; horrek dira talde bizkaitarraren helburu nagusiak.

»» Ikusi argazki guztiak (3)