Mikel Laboaren familiak gaur jasoko dau artisteari jagokon Urrezko Domina

Bizkaie! 2008-12-23 10:55   Musikea

Domina horrek, Markel Olano Gipuzkoako diputadu nagusiaren esanetan, autorpen eta omenaldi bat izan gura dau, 'euskal kulturearen ikur eta sinbolo nagusietako bat izan dan sortzaileari, euskal kulturearen biziraupenaren eta bilakaeraren lekuko izan dan personeari'. Ekitaldia Aldundiaren egoitzan izango da, 19:00etan.

Capsula taldeak 2009ko zezeilean atarako dau bigarren diskoa

Bizkaie! 2008-12-22 14:30   Musikea

Taldeak New Yorkeko Hed estudioan nahastau eta masterizau dau disko barria eta, danetara, 12 abesti batuko ditu. Ganera, kanta bi gehiago izango dituan binilozko bersinoa be izango dau lan barriak.

U2 taldeak 'No line on the horizon' izeneko disko barria kaleratuko dau

Bizkaie! 2008-12-22 10:00   Musikea

U2 taldeak 2009ko martian argitaratuko dau 'No line on the horizon' izenburuko lan barria. Banda irlandarraren estudioko hamabigarren diskoa da eta ohiko kolaboratzaileak izan ditu: Brian Eno, Danny Lanois eta Steve Lillywhite. Momentuz, taldeak ez dauka birarik egiteko amesik.

The Pub Iibiltariaren 13. eta azken CDa zuzenean Bilbon

Bizkaie! 2008-12-18 14:01   Musikea

Hamairu urteotan zehar 226 kantuko Kantutegi ederra osotu da. Aurten be, urtero izaten dan moduan, danetariko kantuak izango dira, oso zaharrak eta nahiko barriak, oso ezagunak eta guztiz ahaztuak, dramatikoak eta umoretsuak, sakonak eta arin-arinak...

Inserta talde bilbotarrak 'Reencuentros' izeneko diskoa kaleratu dau

Bizkaie! 2008-12-17 10:22   Musikea

'Soinu energikoa eta denpora erdiak dira nagusi', adierazo dabe taldekideek. Kaleratzen daben bigarren diskoa da. Grabazinoa, nahasketea eta masterizazinoa Bilboko Koba estudioetan egin ditue Xanperen gidaritzapean.

Hibai and the EIB's eta Madera Core izan dira Bilboko Talde Barrien II. Lehiaketako irabazleak

Bizkaie! 2008-12-15 17:50   Musikea

Bilboko Udaleko Enplegu, Gazteria eta Kirol Sailak kudeatzen dauen Bilbao.Gaua aisialdi alternatiborako programeak antolatzen dau lehiaketea, uriko musika taldeei zuzenean joteko aukerea emoteko. Holan, Bizkaian dagozan musika ekitaldi eta lehiaketen artean musika zirkuitu barria edegitea lortzen da.

Sagarroi taldeak Errusian joko dau

Bizkaie! 2008-12-10 14:39   Musikea

Ska, reggae eta rock musika estiloak jorratzen dituan Sagarroi taldeak 'Mockbatik Moskura' izeneko bireari ekingo deutso abenduaren 11tik 20ra bitartean, Errusiako uriburuan hasiz eta Irungo alde zaharrean (aspalditik Mosku izenagaz ezaguna) amaituz.

Gose taldeak hiru bideo batzen dituan edizino berezia kaleratu dau

Bizkaie! 2008-12-05 10:15   Musikea

Durangoko Azokearen harian, Gose taldeak GOSEII bere diskoaren edizino berezia aurkeztuko dau. Edizino horretan bere zuzeneko ikuskizunetan grabautako 3 bideo batu ditue, Bartzelonako Sala Apolon grabautako bi (Eutsi eta Hey Boy) eta Bilboko Kafe Antzokian grabautako bat (Bondage).

Badator 'Kafea eta Galletak' ekimenaren 2. saioa

Bizkaie! 2008-12-04 10:09   Musikea

Zapatu honetan, abenduaren 6an, Kafea eta galletak ekimenaren bigarren saioa izango da Gernikako Gaztetxean. Ekimena orain hilebete jaio zan, hilean behin disko-entzunaldi bat egiteko asmoagaz.

Bizkaiko Foru Aldundiak AC/DCren kontzertuari eskainitako babesa kendu eta bere 70 konbidapenak zozketatuko ditu

Bizkaie! 2008-12-03 14:09   Musikea

Datozen egunotan www.bizkaia.net helbidean izena emotea nahitaezkoa izango da 70 sarrera horreen zozketan sartzeko. Edozelan be, izena emoteko epea ez da oraindino zehaztu.

Ari Lehtonen finlandiar soinujolea, Naroa Intxausti sopranoa eta Mario Lerena pianojoleak Bilbon

Bizkaie! 2008-12-03 13:23   Musikea

Ari Lehtonen soinujolea, Naroa Intxausti sopranoa eta Mario Lerena pianujolea izango dira protagonista BilbaoMusikako Gazte Interpreteen Kontzertu Zikloan, abenduaren 4an eta 19an. Bilboko Udaleko Kultura eta Hezkuntza Sailak babesturik, lehiaketa honek musikari gazteen karrera musikala bultzatzea dau helburu. Dobako kontzertuak La Galera eraikinean izango dira (Sorkunde, 8) arratsaldeko 19:00etan.

»» Ikusi argazki guztiak (2)

Korrontzik Getxo Folk jaialdian grabautako zuzenekoak argia ikusi dau

Bizkaie! 2008-12-02 14:57   Musikea

Irailaren 4an, Getxo Folk jaialdiaren barruan, Korrontzi taldeak bigarren diskoa grabau eban, zuzenekoa. Orain, lan horrek argia ikusi dau (Baga-biga), CD eta DVD formatuan, 'jenteari gure lana helarazoteko eta, gura dauenak, kontzertua etxean trankil-trankil ikusteko', zehaztu dau Agus Barandiaranek.

Bide Ertzean taldeak zuzeneko CD-DVD bat grabauko dau Tolosan bere hamar urteak ospatzeko

Bizkaie! 2008-12-02 13:19   Musikea

Urtarrilean Tolosan eskainiko dabena 1998 eta 2008 bitartean egindako diskoen eta kantuen errepasoa izango da. Kantu zaharrenak boskotera birmoldatuko ditue eta kantu barriren bat entzuteko aukerea be izango da.

Mikel Laboa hil da

Bizkaie! 2008-12-01 10:45   Musikea

Mikel Laboa musikaria hil da Donostian 74 urtegaz, hainbat egunez ospitalean egon ostean. Gorpua gaur erraustuko dabe.

XXI. Bilbo Hiria Lehiaketeak gauza barri ugari dakarz

Bizkaie! 2008-11-28 15:43   Musikea

Aurten gauza barri asko dakarz 'Bilbao Hiria' pop-rock lehiaketeak. Parte hartu nahi daben pop-rock, metal edo joera barrietako taldeek abenduaren 31 baino lehen egin beharko dabe inskripzinoa. Horretarako, hiru kantu bialdu beharko ditue argazkiagaz eta curriculumagaz batera, ondoko helbidera: www.bilbao.net/bilborock.

'Oztopo guztien gainetik' jatorkuz Pog Mo Thon mungiarrak

Bizkaie! 2008-11-27 14:54   Musikea

Orain dala urte bi 'Itzalitako argi bakoitzeko' diskoa argitaratu ebenetik, Pog Mo Thon taldean aldaketa ugari izan dira. Nabarmenena, taldearen beraren konposizinoari jagokonean, izan be, boskote izatetik laukote izatera pasau dira. Baina, taldekideek eurek zehaztu daben moduan, estiloan be gorabeherak izan dira eta euren bigarren diskoa, gaur aurkeztu daben 'Oztopo guztien gainetik' (BabelMusik), rockeroago datorrela dinoe, erritmo aldaketa gehiagogaz eta ahotsei garrantzia emonaz.

AC/DCren Barakaldoko kontzerturako sarrerak 2 ordutan agortu dira

Bizkaie! 2008-11-27 13:50   Musikea

Interneteko zenbait webgunetan birsalmentea martxan dago eta 270-300 euro arteko salneurrian topau daitekez banaka batzuk.

Gu Ta Gutarrak taldearen 'Despedidea'DVD eta guzti

Bizkaie! 2008-11-27 10:22   Musikea

Taldekideen esanetan, 'gure eta gutarron bizibidea, bizipenak, bizipozak zein bizioak bizibarritzeko aukerea da hiru bideoz osotutako bizi-agiri hau, bizizalea eta biziduna'.

AC/DC taldeak Barakaldon emongo dauen kontzerturako sarrerak eguenean salgai

Bizkaie! 2008-11-25 14:48   Musikea

AC/DC taldeak apirilaren 4an, Barakaldoko BECeko Bizkaia Arenan emongo dauen kontzerturako sarrerak datorren eguenean, zemendiak 27, goizeko 10:00etatik aurrera, El Corte Ingles, Tick Tack Ticket, www.ticktackticket.com, 902 15 00 25 telefonoan, Fnac, Carrefour, Foto Ikatz eta Power Recordesen eskuratu ahal izango dira.

Getxoko Jazzaldiko Talde Lehiaketako irabazlearen diskoa argitaratu dabe

Bizkaie! 2008-11-25 11:50   Musikea

Kristian Brink Quartet talde suediarraren diskoa Errabal diskoetxeak argitaratu dau sei kanta batzen ditu, taldeak jaialdian eskaini zituan saio bietan grabautakoak. Diskoa salgai dago denda espezializauetan eta www.hotsak.com webgunean.