Inoizko izen-emote gehien, Amorebieta-Etxanoko kaleko-musiken Haizetara jaialdian

Bizkaie! 2012-04-04 10:30   Musikea

15 herrialdetako 41 bandek emon dabe izena Haizetara jaialdian, Amorebieta-Etxanoko Udalak jakinarazo dauenez. Kale-musikearen nazinoarteko jaialdia da Haizetara, eta aurten zortzigarren edizinoa egingo da, bagilaren 22tik 24ra bitartean.

Inoizko izen-emote gehien izan da oraingoan, antolatzaileek adierazo dabenez. Jasotako 45 proposamenen artean, Haizetara jaialdiko arduradunek bederatzi banda aukeratu ditue. Izena emon daben taldeen jatorria eta estiloen aniztasuna izan dabe kontuan aukereketa egiterakoan, eta kalidadea eta bakotxaren ibilbidea bere bai.

Beraz, aurten ondoko bandek parte hartuko dabe Amorebieta-Etxanoko Haizetara jaialdian: Pullup Orchestra (Suitza), Tumbala (Portugal), Fanfarre Shukar (Italia), Fanfarre Shukar (Errumania), Badabimbumband (Italia), Orkestra (Euskal Herria), Oompah Brass (Britainia Handia), Gadjo (Katalunia), Wombo Orchestra (Frantzia) eta Pollerapantalon (Argentina). Danetariko estiloak jorratzen ditue bandek, brass klasikoa, hardcorea, punka, hi-hopa, jazza eta abar.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu