Gaztelupeko Hotsak eta Capsula Austingo SXSW jaialdian

Bizkaie! 2012-03-14 17:29   Musikea

Gaztelupeko Hotsak diskoetxea egunotan, martiaren 13tik 18ra, Austinen (Texas, AEB) martxan dagoan South By Southwest SXSW jaialdian parte hartzen dago. Texas-eko uriburuan batzen dira urtean zehar musikearen industrian zeresana emongo dabenak.

Gaztelupeko Hotsak diskoetxea egunotan, martiaren 13tik 18ra, Austinen (Texas, AEB) martxan dagoan South By Southwest SXSW jaialdian parte hartzen dago. Texas-eko uriburuan batzen dira urtean zehar musikearen industrian zeresana emongo dabenak. SXSW jaialdian musika industrian, promozino internazionalean jazoera garrantzitsuenetarikoa izanik bigarren aldiz izango da diskoetxea bertan. Azoka horretan, besteak beste, rocka eta bluesa lantzen dira. Soraluzeko diskoetxea bere katalogoagaz izango da bertan.

Beste alde batetik, Bilboko Capsula taldea, aurten be han izango da zuzeneko emonaldiak eskaintzen Gaztelupeko Hotsak-en eskutik. Aurreko astean New York-en izan ziran grabetan eta jaialdia amaitu ostean, bertara bueltauko dira beste kontzertu batzuk eskaintzera.


SXSW 2012 - Capsula talde argentinar-bilbotarraren kontzertuak

- Martiaren 13an, Austinen, US @ House Of Creatives, Night Performance.

- Martiaren 15ean, Austinen, US @ Krian Music Group SXSW Showcase - Iron Bear.

- Martiaren 16an, Austinen, US @ The Grackle Fest.

- Martiaren 19an, New York-en, US @ Cakeshop.

- Martiaren 22an, New York-en, US@ Last FM Discover Session.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu