Bilbao Ars Sacrum zikloak bost kontzertu eskainiko ditu

Bizkaie! 2012-03-20 10:44   Musikea

Bilbao Ars Sacrum eleiz musikearen zikloa martiaren 26tik apirilaren 4ra bitartean egingo dala iragarri dau Bilbao 700 Fundazinoak. Aurton, bost emonaldi atondu ditue, lehenengoa Arriaga antzokian, eta ganerakoak Atxuriko Gizakundearen eleizan.

Bilbao Ars Sacrum eleiz musikearen zikloa martiaren 26tik apirilaren 4ra bitartean egingo dala iragarri dau Bilbao 700 Fundazinoak. Aurton, bost emonaldi atondu ditue, lehenengoa Arriaga antzokian, eta ganerakoak Atxuriko Gizakundearen eleizan. Aurreko edizinoetan lez, programeak musikari, talde eta ahots bakarlari ezagunak ekarriko ditu Bilbora, eta espiritualidadean eta erlijino-sentimenduan inspirautako musika-tradizino zabalak historian sortu dituan lanen lagina eskainiko dabe.

Arriaga antzokiko kontzertuko sarrerak daborduko salgai dagoz, eta prezioa besaulkiaren arabera izango da. Gizakundearen eleizan izango diran kontzertuei jagokonez, sarrera guztiek lau euro balioko dabe, eta Bilbao 700 Fundazinoaren bulegoetan erosi ahal izango dira.

Bilbao Ars Sacrum martiaren 26an hasiko da, Johannes Brahmsen Ein Deutsches requiem (Alemaniar requiema) lanagaz, Christoph Speringen zuzendaritzapean. Emanaldian Bilboko Koral Alkartea, Chorus Musicus Köln ganbera-korua, Das Neue Orchester eta Eva Mei sopranoa eta Josep-Miquel Ramón baritonoa batuko dira. Johannes Brahmsek korurako eta orkestrarako konposau eban beharrik garrantzitsuena da Ein Deutsches requiem. 1869an estreinau eban Bremengo Katedralean. Requiem ateoa deitu izan jako, Bibliaren testuetan oinarrituta sortu bazan be, Brahms agnostikoa izanik, gizakia nabarmendu eta bizitzearen zein heriotzaren inguruko hausnarketea bihurtu zalako.

Martiaren 28an, The Mississippi Mas Choir abesbatzak gospel emonaldia eskainiko dau, David R. Curry zuzendariaren gidaritzapean. Hilaren 30an, 1891n sortutako Orfeó Català koruak Felix Mendelssohnen moteteak eta Josef Rheinbergerren Meza bi bemol maiorrean Cantus Missae'" eskainiko ditu, Josep Vila i Casañas zuzendariaren agindupean.

Martiaren 31n, Le Baroque Nomade talde frantsesak Ameriketan kolonia-sasoian egindako musikan oinarritutako kontzertua egingo du, Espainia Barria, Munduko erdigunea izenburuagaz. Amaitzeko, apirilaren 4an, Sevillako Orquesta Barrocak eta Carlos Mena kontratenore ezagunak Vivaldiren eta Scarlattiren lanak interpretauko ditue Veneziatik Madrilera izeneko kontzertuan.

Gizakunde eleizako kontzertuak 20:30ean hasiko dira, eta Arriagakoak, barriz, 20:00etan.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu