Andrew Weatherall britainiarra zuzenean, martiko Art After Dark saioan

Bizkaie! 2012-03-20 11:43   Musikea

Martiko Art After Dark saioko protagonistea Andrew Weatherall produktore britainiarra izango da. Orain dala hogei urte hasi zan acid house musikea lantzen, eta ekarpen ugari egin deutsoz musika elektronikoari. Kontzertua martiaren 23an izango da, Guggenheim museoan, 00:00etan.

Martiko Art After Dark saioko protagonistea Andrew Weatherall produktore britainiarra izango da. Orain dala hogei urte hasi zan acid house musikea lantzen, eta ekarpen ugari egin deutsoz musika elektronikoari. Balearretako soinuaren aitzindaria da, eta minimal musika esperimentalaren zalea. Primal Scream taldearen Screamadelica lana produzidu eban. Kontzertua martiaren 23an izango da, Guggenheim museoan, 00:00etan.

Barikuko lehenengo saioa Almah Mater DJ taldeak eskainiko dau, 22:00etan. Taldea JaviFlava eta Raúl G´z DJek, eta Jon Kale, Dave Uno eta Ese López MC osotzen dabe. 2005ean batu ziran. Hip hop musikearen hainbat estilo jorratzen ditue, eta kaleko errima gordinak kantetan ditue.

Apples DJ israeldar taldearen emonaldia 23:00etan hasiko da. Nazinoarteko groove estiloko zuzeneko ikusgarrienetakoa eskaintzen dabe: lau plater erabilten ditue setak egiteko, eta haizezko musika tresnak, kontrabaxua eta bateria joten ditue. Funk, hip hop eta jazz musiken bestelako ikuspegia dauke.

Musikaz aparte, ondoko erakusketak ikusteko aukerea eukiko dabe museora 22:00etatik 01:00etara hurreratzen diranek: Ispilua alderantziz: La Caixa Fundazioaren eta MACBAren bildumen artea, Brancusi–Serra eta Guggenheim Bilbao Bildumaren aukeraketak II. Beste batzuetan lez, Bilboko Fever klubagaz lankidetzan antolatu da Art After Dark saioa: horregaitik, sarrerearen truke Fever kluberako txartela jasoko dabe ikusleen, doban, gau horretan bertan 00:00tik aurrera erabilteko.

Ikusi argazki guztiak handiago

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu