Euskal musika taldeak atzerrian zuzenean

Bizkaie! 2012-04-04 11:40   Musikea

Gatibu talde gernikarra lehenengoz abiatuko da atzerrira eta Irlandako bireari ekingo deutso. Apirilaren 4tik 10-era Dublin, Derry, Belfast eta Corketik ibiliko dira danetara 6 kontzertu eskainiz.

Antton taldea dagoeneko Euskal Herrian dago, Londonetik ibili dira eta harrera ezinhobea izan daben kontzertu bi eskaini ditue. Euren lehenengo diskoa, Gorantz Erori indarrez sartu da Euskal Herriko eszenatokietan eta apurka-apurka bere lekua hartzen dago Euskal musikan, baina ez dira horregaz konformetan eta euren erritmo indartsuak eta ahots sakona bazter guztietan zabaltzea dabe helburu.

Gatibu talde gernikarra, barriz, lehenengoz abiatuko da atzerrira eta Irlandako bireari ekingo deutso. Apirilaren 4tik 10-era Dublin, Derry, Belfast eta Corketik ibiliko dira danetara 6 kontzertu eskainiz.


We Are Standard talde getxostarraren bireak, barriz, Londres eta Parisen izango ditu geldialdiak. Hiru kontzertu eskainiko ditue uriburu ingelesean. Apirilaren 12an, Electricity Showrooms aretoan, apirilaren 14ean Camden Barflyn eta 15ean The Old Queens Headen egongo dira. Parisen, ostera, kontzertu bakarra emongo dabe, apirilaren 16an, L’Internationalen.


Imuntzo eta Beloki be kanpora doaz Aste Santuko jaiegunetan, Kubara zehatz esateko. Habanako Diablo Tum-Tum aretoan eta Miramargo Musikaren etxean emongo ditue kontzertuak:

2012-04-05 Habanako Diablo Tum-Tum Aretoan, Miramargo Musikaren etxean.

2012-04-07 Habanako Euskal Etxean, Euskal-Kubatarren arteko afarian.

2012-04-08 Habanako Aberri Egunaren Jaian, bazkalondoren.

2012-04-09 Habanako Santa Claran, Mejunge zentro sozialean, 20:00etan.

2012-04-10 Habanako Egrem estudioetako kontzertu aretoan. 17:00etan.

Esne Beltzak apirila eta maiatza bitartean, Freedom Tour 2012, disko berriaren aurkezpen bireari ekingo deutso Europa eta Iberiar penintsulan barrena. Europan, Berlinen, Kielen eta Zurichen emongo ditue kontzretuak:

28/04 Berlin (Alemania) Clash aretoan.
30/04 Kiel (Alemania) Alte Meierei.
01/05 Zurich-en (Suitza).

Ikusi argazki guztiak handiago

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu