Joseba Gotzon kantariak euskal futbol selekzinoaren 75. urteurrena ospatzeko bireari ekingo deutso apirilean
2012-03-14 10:56 MusikeaEuskal futbol selekzinoa Eusko Jaurlaritzeak sortu eban 1937. urtean eta lehenengo partidua Pariseko Printzipeen Parkean jokatu eben 1937ko apirilaren 26an, Gernikako bonbardaketa egunean.
Euskal futbol selekzinoa Eusko Jaurlaritzeak sortu eban 1937. urtean eta lehenengo partidua Pariseko Printzipeen Parkean jokatu eben 1937ko apirilaren 26an, Gernikako bonbardaketa egunean.
Bira honetan Portugaleteko kantautoreak 1999an argitara emondako Nortasuna izeneko diskoko abestiak kantauko ditu. Disko horretan Niko Etxart eta Gontzal Mendibil kantariek be parte hartu eben eta Andoni Eganak berbak idatzi zituan, Joseba Gotzonek berak idatzitako Euskadiko Futbol Selekzioaren Historia. 1915-1998 liburuan oinarrituta.
Kontuak kontu, kontzertuez gan erakusketa ibitaria programauko da eta hor Europa eta Ameriketako espedizinoaren agiriak, argazkiak eta jantziak erakutsiko dira.
Horrezaz gan, Europako ibilbidearen pelikulea eta Zuri, gorri ta berde abestiaren grabazinoaren bideoa emitiduko dira. Grabazino horretan parte hartu eben Josu Urrutiak (Athletic-eko jokalari ohia eta gaur egungo presidentea), Jose Angel Iribarrek (Athletic-eko atezain ohia eta Selekzinoko lehenengo kapitaina frankismoaren ostean), Julio Salinasek (Athletic, Barcelona eta beste talde batzuetako jokalari ohia), Inaki Perurenak (harrijozatzaile eta aktorea) edo Laurentzi Ganak (EFF presidente ohia), besteak beste.
Apiriletik abendura arteko birea zenbait herritara abiatuko da: Bermio, Ondarroa, Durango, Bilbo, Donostia, Arrigorriaga, Bartzelona, Madril, Sao Paulo, Lima, San Nicolas de los Arroyos, Buenos Aires, Montevideo, Caracas,...
Joseba Gotzon kantariagaz batera biran ibiliko dira: Arturo Garcia, bateria; Txarlie Solano, bajua; Pedro Hoyuelos, piano eta teklak; Miguel Moyano, kitarrak eta Niko Etxart eta Gontzal Mendibil kantariak.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!