XI. Portugaleteko Zortzikoteen Nazinoarteko Jaialdia zemendiaren 17tik 21era

Bizkaie! 2010-11-16 10:21   Musikea

Helburua, munduan diran zortzikoteen herrialdetako kulturea, folklorea, errepertorioa eta ezaugarriak zabaltzea da. Zortzikoteena a capella mailan munduan dan adierazpen artistikorik bakarrenetakoa da, Euskadin ez eze -zortzikote izena hartzen dabe taldeek 1930tik- baita beste hainbat herritan be. Nazinoartean ez da ezaugarri berekorik existiduten.

KOP kataluniarrek Euskal Herriagazko loturea sendotu gura dabe kanta batzuk euskeraz abestuz

Bizkaie! 2010-11-12 12:12   Musikea

'Acció Directa' izeneko diskoa aurkeztera etorri dira Kataluniatik KOP taldeko kideak eta gaur, 23:00etan, Zamudion eskainiko daben kontzertuan Restistencia, La lucha continúa edota Aitzindaris lako kantak izango dira entzungai. Kanta horreetariko batzuetan, euskerazko berbak tartekatzen ditue, 'taldeak Euskal Herriagazko dauen loturea' azpimarratu guran, Juanra Rodriguez abeslariaren esanetan.

»» Ikusi argazki guztiak (3)

Hamazazpi urteren ostean, disko barria kaleratu dau Ama Say taldeak

Dabi Piedra Robledo 2010-11-12 09:50   Musikea

Ren Fan diskoa egiteko prozesua gorabeheratsua izan ei da. Abuztuan eta irailean grabau dabe, kostata, baina euki dabezen laguntzaile eta kolaboatzaileei esker, aurrera atara dabe diskoa. 'Arazoak gainditu eta orain pozik gagoz diskoagaz, atara beharreko lana izan da, esan beharreko gauzak plazaratu behar genduzan'.

»» Ikusi argazki guztiak (2)

Berri Txarrak taldearen bilduma diskoko kantu zerrendea erabagita dago

Bizkaie! 2010-11-11 12:01   Musikea

Berri Txarrak taldeak diskorako aukeratu dauen izenburua honakoa da: Denak ez du balio - SINGLES 1997-2007.

Aitatu lana CD+ DVD euskarrian kaleratuko da zemendiaren hirugarren astean.

Xabier de Felipe-Arkaitz Mendoza Duok lehenengoz joko dau jentaurrean

Bizkaie! 2010-11-11 11:11   Musikea

Hitzordua datorren zapatuan, hilaren 13an, Arabako Araian izango da, Andra Mari Aretoan, Urte Hondarreko Musikaldiaren Programazinoaren barruan. Kontzertua arratsaldeko 20:15ean hasiko da.

Lady Gaga izan da Europako MTV sarietako erregina

Bizkaie! 2010-11-08 14:53   Musikea

Artista polemikoak lau izentapen izan ditu bart Madrileko Caja Magica aretoan banatutako sarietarako eta lautik hiru eskuratu ditu estadubatuarrak: Pop Artista Onena, Emakumezko Artista Onena eta Kanta Onena (Bad Romance abestiagaitik).

II. Kantuaren Kantoia zemendiaren 4tik 25era Durangon

Bizkaie! 2010-11-03 17:49   Musikea

II. Kantuaren Kantoiaren egitaraua:

-Zemendiak 4: Imanol Ubeda (Bide Ertzean, Deabruak Teilatuetan).
- Zemendiak 11: Aiora Renteria (Zea Mays).
- Zemendiak 18: Rafa Rueda.
- Zemendiak 25: Xabi Bandini (Kerobia).

DAR taldeak 'Unas pocas monedas' CD barria aurkeztu dau Bilbon

Bizkaie! 2010-11-03 17:18   Musikea

Disko honetan estilo aniztasuna dago, bai musikearen aldetik, izan be, rock, punk, ska edo hardcore doinuak jorratzen dituelako, bai hitzen aldetik, askotariko gaiak lantzen dituelako.

»» Ikusi argazki guztiak (2)

IX. Nazinoarteko Trikitixa Jaialdia datorren zapatuan getxon

Bizkaie! 2010-11-03 14:43   Musikea

Aurten gure artean izango dira: Filippo Gambetta eta Claudio de Angeli (Italia); Blai Casals eta Manu Sabaté (Katalunia); Imosima (Bretainia); eta Mirari Azkune eta Aitziber Otegi; Xabi Aburruzaga eta Jose Urrejola; eta Kupela taldea (Euskal Herria).

Euren azal edota edukiarengaitik zentsurautako nazinoarteko diskoen erakusketea Bilbon

Bizkaie! 2010-11-03 13:27   Musikea

V. Zentsuraren kontrako jaialdiaren barruan egiten da ekitaldi hau

Euren azal edota edukiarengaitik zentsurautako nazinoarteko diskoen erakusketea zemendiaren 18ra arte ikusi ahal izango da, astelehenetik barikura, 9:00etatik 20:30etara.

»» Ikusi argazki guztiak (2)

Ken Zazpi taldeak Ortzemugak begietan lan barria aurkeztu dau

Bizkaie! 2010-10-28 15:51   Musikea

Ken Zazpiren Ortzemugak begietan disko barriaren zuzeneko aurkezpena zemendiaren 4an izango da Durangoko Plateruena Kafe Antzokian. Zemendiaren 12an, Bilboko Euskalduna Jauregian joko dabe eta 2011ko urtarrilaren 8an, Donostiako Kursaal Auditorioan.

Vomitok 'En la Zona Zero' diskoa aurkeztu dau Bilbon

Bizkaie! 2010-10-28 12:18   Musikea

Vomito taldearen disko barriko kantuak zuzenean entzuteko, hitzordu bi azpimarratuko doguz: zemendiaren 5ean, Donostiako Doka Antzokian eta zemendiaren 6an, Bilbon Zorrozako Gaztetxean.

Euskadiko Soinuak Womex nazinoarte mailako azokan izango da Copenhagen

Bizkaie! 2010-10-27 12:24   Musikea

Euskadiko Soinuak bertako musikariak euskal aretoetan jotera bideratuta dagoan Zuzen-Zuzenean kanpainan bete-betean sartuta badabil be, ezin ditu kanpora begirako ekimenak ahaztu eta Womex nazinoarte mailako azokan izango da Copenhagen (Danimarka) urriaren 27tik 31ra bitartean.

Bon Jovi taldeak Donostian joko dau 2011ko garagarrilean

Bizkaie! 2010-10-27 02:00   Musikea

Bon Jovi talde estadubatuarrak kontzertua eskainiko dau Donostian 2011ko garagarrilaren 29an, Circle Tour birearen jarraipenaren barruan. Zehatz esateko, Anoeta estadioan izango da Jon Bon Jovi buru dauen taldearen saioa, bere webgunean argitaratu dauenez.

'Cheap Time' estadubatuarrek kontzertua eskainiko dabe Bermeon

Bizkaie! 2010-10-26 15:36   Musikea

Bermeoko Nuntxaku Gauak egitarauko beste kontzertu bat izango da bihar, urriak 27, iluntzeko 20:30ean hasita, Nuntxaku zentroan, Jose Done ikastetxe zaharreko kaperan, Cheap Time talde estadubatuarragaz eta Los Steaks bermeotarrakaz. Sarrerak 5 euroan egongo dira salgai.

'Poltsiko musikak' programeak zenbait joera barri hurreratu gura ditu ikus-entzuleakana

Bizkaie! 2010-10-21 15:33   Musikea

Ekimena urriak 22-23 eat 29-30 egingo da Bilbon

Barrikuntza legez, aurtengo edizinoan, gitarrearen inguruan sortzen diran musika guztiei eskainitako 'Mila Musika Haria' zikloa, José María Moleroren kontzertu didaktikoagaz, eta gitarra ikasleei eta musikariei zuzendutako musika tresna horretarako erritmo eta armonia brasildar tailerra antolatu dira.

Artista gazteek hartuko dabe protagonismoa Musiketan jaialdian

Bizkaie! 2010-10-21 12:50   Musikea

Urriaren 24an hasi eta maiatzaren 29ra bitartean, hamahiru emonaldi izango dira danetara, danak domekaz, eta disko gitxi atara dituen artista gazteek hartuko dabe protagonismoa, Rory McLeod, Niamh Parsons edota Kirsty McGee, besteak beste.

'Zuzen-Zuzenean', gure musikea zure aretoan

Bizkaie! 2010-10-20 18:35   Musikea

Eusko Jaurlaritzako Kultura Sailak Kultura Live zuzeneko musika areto pribatuen alkarteagaz alkarlanean Zuzen-Zuzenean ekimenaren bigarren edizinoa jarri dau martxan, udagoien honetan areto pribatuetan euskal taldeen 50 bat kontzertu eskainiko dituan musika zirkuito berezia.

»» Ikusi argazki guztiak (2)

Badator EH Sona

Bizkaie! 2010-10-20 13:08   Musikea

EH Sona, Bartzelonako euskal musika jaialdiak aurten hamahiru urte beteten ditu Bartzelonako Euskal Etxearen eskutik.

»» Ikusi argazki guztiak (3)

Txuma Murugarrenek 'B aldeko kantuak' diskoa aurkeztu dau

Bizkaie! 2010-10-19 18:25   Musikea

Diskoa egiteko orduan, 60-70eko hamarkadetako singleak izan dodaz buruan. B aldeak beti gustau izan jataz gehiago A aldeak baino, hit baten arrakastearen azpian ahaztuta gelditzen diran kantu minberati eta ahulak, horreek maite nituan gehien, eta uste dot bide horretatik joan dirala nire kantuak, B aldeko kantu arrakasta bako horreekaz zerikusi handia daukie.

»» Ikusi argazki guztiak (2)