Hamahirugarrenean amesetan egiteko konbitea egin gura dau Doctor Deseo taldeak

Nagore Ferreira Zamalloa 2012-03-13 14:54   Musikea

Hamahirugarrenean be, amesetan egiteko konbita egin gura dau Doctor Deseo talde bilbotarrak. Izan be, hamahirugarren diskoa dabe Al amanecer seguir soñando (Baga-biga), eta eurentzat zuzeneko guztiak ospakizun badira be, oraingoan disko desbardina egin gura izan dabe, aurkezpenean adierazo dabenez.

Hamahirugarrenean be, amesetan egiteko konbita egin gura dau Doctor Deseo talde bilbotarrak. Izan be, hamahirugarren diskoa dabe Al amanecer seguir soñando (Baga-biga), eta eurentzat zuzeneko guztiak ospakizun badira be, oraingoan disko desbardina egin gura izan dabe, aurkezpenean adierazo dabenez.

Amesetan egin, errealidade barriak irudikatu, eta errealidade horrek lortzeko ausardia izatea proponiduten dau Doctor Deseok. Aurreko lanean desioaren lurraldean ibili ginan, gorputzaren kastrografian -adierazo dau Francisek- eta orain amesen mundura joan gara, errealidade barriak ames egiteko.

Disko desbardina da, berezia. Eta birea bera be desbardina izango dala aurreratu dabe. Elorrion, Arriolan, daukie lehenengo hitzordua, barikuan. Antzokietan egingo ditue zuzenekoak, intensidadearen alde egin dogu abiadurearen aurrean, azpimarratu dau Francisek. Zuzenekoak bereziak izango dira, eta ikusleen parte-hartzea sano garrantzitsua izango ei da.

Talde lana izan da nabarmendu dau Francisek hasieratik. Lagun asko batu dira diskoaren inguruan, tartean, Itziar Ziga, Bernardo Atxaga, Kirmen Uribe eta Edorta Jimenez idazleak, eta Roscubas anaiak, Jesus Mari Lazkano, Cristina Alfaro, Oier Ituarte, Fermin Moreno, Ismael Iglesias eta La Lengua Ingacia artistak. Francisek lagun baten liburuan topetako G. K. Chesterton idazle inglesaren aipu bat eta diskoaren izenburua bera izan ditue oinarri aitatutako sortzaileek. Parametro horrek emon deutseguz, eta ezelango muga barik euren lanak bialdu deuskuez, azaldu dabe. Lagun askok hartu dabe parte, ames kolektiboa izan da. Taldearen kontzeptua zabaldu egin dogu disko honetan, ganeratu dau abeslariak.

Doctor Deseo osotzen dabe Francis Diezek (ahotsa eta gitarrea), Torok (gitarrak eta koroak), Raul Lomasek (tekladuak), Josi Gimenezek (baxua eta koroak) eta Txanpik (bateria), baina bira honetan eurekaz izango dira eszenatokian Virginia Fernandez abeslaria eta Joe Gonzalez saxo-jotzailea.

Hamar kanta barri ditu diskoak, danak Francis Diez abeslariak sortutakoak, Marta Ortizek idatzitako Nola ez duzun inoiz ulertu... izan ezean. Mungiako Gaua estudioan grabau dabe diskoa, 2011ko abendua eta 2012ko urtarrilean, Cesar Ibarretxeren gidaritzapean.

Daborduko lau kontzertu ditue martian: lehenengoa, hilaren 16an, Elorrioko Arriola aretoan; 21ean eta 22an, Bilboko Arriaga antzokian; eta, 24an, Donostiako Victoria Eugenian. Lau emonaldiotarako sarrerak ia agortuta dagoz. Pozik gagoz, diskoa argitaratu baino askoz arinago ia dana salduta egoan eta, azaldu dau Francisek. Apiriletik aurrera makina bat kontzertu egingo ditu Doctor Deseok, tartean, Bartzelonan, Gasteizen, Iruñean eta Madrilen. Mexiko eta Kubara be joateko asmoa dauka banda bilbotarrak.

Ikusi argazki guztiak handiago

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu