Dominika Etxart kantari zuberotarra joan jaku
2012-03-19 10:53 MusikeaDominika Etxart kantari zuberotarra barikuan, hilak 16, hil zan, 79 urte zituala gaixotasun luze baten ostean. Eleizkizunak domekan izan ziran, Altzürükün. Niko Etxarten aitak lan handia egin eban Zuberoako kantak berreskuratzen eta zabaltzen; berak batutako asko eta asko ia galduta egozan.
Dominika Etxart kantari zuberotarra barikuan, hilak 16, hil zan, 79 urte zituala gaixotasun luze baten ostean. Eleizkizunak domekan izan ziran, Altzürükün.
Niko Etxarten aitak lan handia egin eban Zuberoako kantak berreskuratzen eta zabaltzen; berak batutako asko eta asko ia galduta egozan. Jasotako abestien artean Eperra ezaguna dago, berbarako. 2004an, semeagaz eta Robert Larrandaburu suhinagaz batera, Eperra diskoa argitaratu eban. Hamazazpi kanta batu zituen lanena, danak a capella abestutakoak. Makina bat kantaldi egin ditue hirurek Euskal Herrian zehar azkenengo urteetan.
Dominika Etxart gazte joan zan Parisera, 21 urtegaz. Ia 40 urte emon zituan Frantziako uriburuan, eleiza handi baten sakristau beharrean. Hiru seme-alaba izan zituan Madalene Jarragoiene emazteagaz; Niko, zaharrena; Jean, kantaria eta Altzürükütarrak taldeko kidea; eta Katti, jantzaria. Jubilau ostean, Altzürüküra bueltau zan, 1992an.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!