Eraso! 'Ez gara inoiz hilko'

Bizkaie! 2012-04-03 15:14   Musikea

Iluntasunetik argira, zazpi urte luze pasau dira. Halabeharrez hausi eben maiztasuna, bizibarritu eta hausnarketea egiteko. Ez Gara Inoiz Hilko bosgarren diskoa da Eraso! taldearen erabagia. Bizirik sentiduteko apustu sendoa, eta hautsak harrotzeko bildurrik ez dauena.

Iluntasunetik argira, zazpi urte luze pasau dira. Halabeharrez hausi eben maiztasuna, bizibarritu eta hausnarketea egiteko. Ez Gara Inoiz Hilko bosgarren diskoa da Eraso! taldearen erabagia. Bizirik sentiduteko apustu sendoa, eta hautsak harrotzeko bildurrik ez dauena. Aro barri bati emon deutsie hasierea, zuritik baltzera doana, eta baltzetik zurira. Rock eta metal doinuen artean dagoz gustura. Eremu horretan, groove pasarte pisutsu eta arinek berebiziko garrantzia irabazi dabe. Gogortasuna islatzeko modu asko dagoz. Garrasirik barik. Gitarra sobera astindu barik. Abesti indartsuak dira; mezu landuak eta atmosfera bereizgarriak.

Disko barriaren aurkezpena gaur, hilak 3, egin dabe Donostian eta egun batzuk barru zuzeneko kontzertuakaz hasiko dira:

2012/04/12 Bilboko Kafe Antzokian.
2012/05/12 Hondarribiako Banakon LIF + LISABÖ.
2012/05/26 Tolosako Bonberenean
2012/06/02 Irisarryko Plazan


Informazino gehiago:

http://www.erasomania.com
http://www.myspace.com/erasomania

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu